Oro har, ERMITABERRIn ezarritako bizikidetza-arauak errespetatu behar dira, hezkuntza-komunitate osorako nahitaez bete beharrekoak direlako, beren instalazioetan garatzen diren jardueretan.
Gainera, Guraso Elkarteak, honako arau hauek ezarri ditu eskolaz kanpoko jarduerei dagokienez:
- Monitoreen jarraibideak uneoro beteko dira.
- Jardueretan parte-hartze egokia eta zuzena.
- Puntualtasuna
- Jardueretan jarrera zuzena mantentzea.
- Begiraleekiko errespetua, bai jardueren esparruan, bai ikastetxeko gainontzeko egoeretan.
- Lagunekiko tratu zuzena, inolaz ere, elkarbizitzaren aurkako jokabideak ez izatea.
- Eskolako instalazioak eta materialak zaintzea.
- Parte hartzea eta elkarlana eskola bizitza hobetzeko eta ikastetxean giro egokia lortzeko.
Jardueraren arduradun bakoitzak ikasgelan edo jarduerak garatzen diren gainerako espazioetan mantendu behar du ikasleak beharrezko giroa, jarduerak ahalik eta baldintza onenetan mantentzea.
Arau hauek errespetatzen ez badira:
- Ikasgelan sortutako gertakarien idatzizko txostena irekiko da. Ikaslearen familiari jakinaraziko zaio bilera batean eta gertakari horren ingurukoa azalduko zaio.
- Lehen abisuaren ondoren, portaera txarrak irauten badu, adierazi zaien eskolaz kanpoko jardueratik kanporatzeko jakinarazpena bidaliko zaie