2021/2022 ikasturtean ordutegi berbera izaten jarraituko dugu, hau da, 9:00etatik 14:00etara bitartean, sarrera malguarekin (8:50-9:00) eta irteera eskalonatuarekin (14:00-14:05), arratsaldeko hautazko ekintzarik gabe. Hezkuntza Departamentuak, 2021/2022 ikasturtean zehar gure aurreko ordutegira itzultzeko bi momentu aurreikusi ditu: urrian eta abenduan, beti ere pandemiaren egoeraren arabera.