Ermitaberriko Haur Hezkuntzako 2. eta 3. mailako, eta Lehen Hezkuntzako 1. eta 2. mailako irakasleek 2021/2022 ikasturterako proposaturiko arratsaldeko hautazko ekintzaren deskribapena da hau, Ludoteka alegia. Ekintza hau dohainik da, eta 15:30etik 16:30era burutuko dugu.
Ekintzen asteroko egutegia hemen ikus dezakezu.
Hona hemen arlo honen xehetasun guztiak:
ZUZENDUTAKO HEZKUNTZA ALDIAK
Haur Hezkuntzako 2. eta 3. mailak, eta Lehen Hezkuntzako 1. eta 2. mailak
HELBURUAK
- Zikloko haurren topagunea izatea.
- Ikasleei euskaraz harremanatuko diren espazio/aukera ludiko eta sortzaile berria eskaintzea.
- Elkarbizitzarako baloreak bultzatzea.
- Gorputzak, adierazpenerako eskaintzen dizkigun aukeraz gozatzea ekintza fisikoen bidez.
MATERIALEKIN PROPOSAMENAK
- Ohiko mahai jolasak:
- Antzara jolasa
- Partxisa
- Nor da nor
- Tangram
- Karta jolasak
- Dama jolasa
- …
- Logika jolasak
- Jolas kooperatiboak
- Eraikuntza jolasak
DINAMIKA
Partaidetza libre eta, aukeran, irakasleak azaldutako eta bultzatutako jolasa(k).