Otsailak, 4 asteartea, Blas Deunaren ospakizuna eskola barruan egingo dugu: kantuak abestu ondoren erroskilak jango ditugu.
Egun berean, Agate Deunaren bezpera ere ospatuko dugu. 13:30etan, eskolako ikasle guztiekin batera patioan elkartuko gara abesteko asmoz. Gurekin kantatzera gonbidatzen zaituztegu.
Datorren astean zehar Agate Deunaren abestia entseatuko dugu, beraz, eskolako ikasle guztiek, bai Lehen Hezkuntza baita Haur Hezkuntzakoek ere, makil bat gelara lehenbailehen ekarri behar dute. Egun horretako festa girotzeko, ikasleek zapia eta txapela ekarriko dituzte.