Martingalaren egitaraua:
2021eko otsailaren 12an Ermitaberrin Burlatako Inauteriak ospatuko ditugu, hau da, Martingala. Aurten ekitaldi berezia egin beharko dugu Covid-19ren eraginagatik eta, ondorioz, betiko Martingala oraingo egoerara moldatu dugu. Honako hau izango da aurtengo egitaraua:
09:00 Klase ordutegia arrunta
10:30 6. mailako ikasleek egindako antzerkiaren grabaketa gelan ikusi. Antzerki berezia izango da, beste urteetakoarekin alderatuta desberdina, izan ere Lukas ez baita errudun izango, Covid-19 baizik.
Maila bakoitzean antolatutako ekintzak eta jolasak gela barruan ospatuko ditugu. Eguneroko patio ordutegiak errespetatuko ditugu.
12:20 Martingala dantza, patioan. Dantza egiteko bi txanda antolatu ditugu:
-
- Txanda 1: Haur Hezkuntza + Lehen Hezkuntzako 1. eta 2. mailak.
- Txanda 2: Lehen Hezkuntzako 3., 4., 5. eta 6. mailak.
13:15 Covid-19 sutan erreko dugu!
Lehen Hezkuntzako ikasleak erreketa eremuaren inguruan kokatuko dira, taldeak nahasi gabe eta segurtasun distantzia guztiak mantenduz.
Haur Hezkuntzako talde batzuk eremu horretatik urrutiago izango dira, eta beste talde batzuek erreketa gelatik ikusiko dute.
14:00 Irteera
Oharrak:
- Jantokia irekita izango dugu, eguneroko ordutegiarekin.
- Eskolako egutegian agertzen den bezala otsailaren 15etik 19ra bitartean, biak barne, ez dugu klaserik izango.