
2021/2022 ikasturterako Ermitaberriko irakasleriak honako ekintza hauek antolatuko ditu arratsaldeko aukerako ordutegirako, 15:30 – 16:30 bitartean. Gogoratu ekintza hauek doakoak izango direla.
PARTE HARTZEKO BALDINTZAK
- Arratsaldeko Hautazko Ekintzen programa ikasturte osorako da, urritik maiatza bitartean.
- Parte hartzeak ikasturte osorako asistentzia konpromisoa eskatzen du.
- Ordutegia: 15:30-16:30.
- Astean zehar nahi dituzuen egunetan izena emateko aukera duzue.
- Izena emateko epea irailaren 23tik 30era izango da, biak barne.
- Izen-emate orria tutoreak ikasle bakoitzari banatuko dio, eta tutoreari emango diozue izena ematekotan.
- Urriaren 1ean onartuen zerrendak eskolako ate nagusian argitaratuko ditugu.
SEGURTASUN JARRAIBIDEAK
- Arratsaldeko ekintzetan, ikasleek ezin dute maskara kendu saio osoan zehar, ikasgela ezberdinetakoak direlako. Haur Hezkuntzako ikasleek ere musukoa jarri beharko dute.
EKINTZAK
Astelehena | Asteartea | Asteazkena | Osteguna | |
Haur Hezkuntza 2-3. mailak | Ludoteka HH | Ludoteka HH | Ludoteka HH | Ludoteka HH |
LH 1-2. mailak | Ludoteka | Ludoteka | Ludoteka | Ludoteka |
LH 3-4. mailak | Ikasgela | Ikasgela | Ikasgela | Ikasgela |
LH 5-6. mailak | Ikasgela | Ikasgela | Ikasgela | Ikasgela |
Ekintza bakoitzaren deskribapena ondoren ikus dezakezu: