Ikasturteari amaiera emateko, Ermitaberrin gaurtik hasita ekitaldi bereziak antolatu ditugu. Aurten eskubaloi partidua izan dugu futbol partiduaren aurretik. 6. mailako ikasleak irakasleen kontra aritu dira. Irabazlea? Denok pozik…
Berriak
Skolae: Ermitaberri Hezkidetzan sari berezia
Ermitaberrik SKOLAE saria jaso du, oso denbora laburrean ikastetxeko giroa eraldatu duten hezkidetza arloko helburu errealistak eta asmo handikoak finkatzeagatik. Adibidez, komunikazioa, talde-lana eta klaustroaren inplikazioa, webgunea, bloga, etab.
SKOLAE Jardunaldia Baluarten antolatu zen ekainaren 15ean, egun osoan, SKOLAE 2017-2020 Hezkidetza Planaren lehenengo urtean parte hartu duten 16 ikastetxeen lana bistaratu eta aitortzeko asmoz.
“Nafarroako egungo Gobernuarentzat, lehentasunezko helburua da emakumeei zein gizonei, askatasunetik eta aukeren aniztasunetik, bizitza-proiektuak eraikitzeko aukera eskainiko dien gizarte eredua lortzea”, adierazi du Lehendakariak, eta xede horri begira “ikastetxeen eta komunitate osoaren inplikazioa bezain garrantzitsua da familien eta ingurunearen atxikimendua lortzea”, haren esanetan.
Musika Kontzertua 2018 – Bideoa
Ermitaberriko Musika Kontzertuaren bideoa prest dugu jada. Ondoko enlazean klik egin eta bideoa zuzenean ikusi ahal izango duzue. Gainera, deskargatu eta gordetzeko aukera ere baduzue. 4 GB-eko artxiboa da, beraz, tamaina kontuan hartu sakeleko telefonoan ikustekotan edo deskarga egitekotan:
Ermitaberriko Musika Kontzertua 2018
Ermitaberriko laugarren kontzertua dugu jadanik, aurten soilik eskolako baliabideekin burutu dugu. Izan ere, kontzertuan parte hartu dugun guztiok Ermitaberriko hezkuntza komunitatearen kide gara, bai ikasleak, irakasleak, praktiketako irakasleak, baita ikastetxeko langileak ere. Gurasoen laguntza teknikoa ere jaso dugu, Jose eta Oskar beren kamerekin, beraiei esker orain ikusgai duzuen bideoa inoiz baino hobea delakoan gaude.
Skolae Azken Jardunaldia
Ikasturte honetako SKOLAE, esperientzia pilotuan parte hartu dugun ikastetxeei datorren ekainaren 15ean, Iruñako Baluarten ospatuko den azken Jardunaldian parte hartzeko gonbidapena jaso dugu, ondoren datorren programa izanik:
GOIZA – Lantegiak ikastetxe pilotuetako Lehen Hezkuntzako eta Bigarren Hezkuntzako ikasleekin.
10:00 – “SKOLAE: irudiak eta esperientziak” Erakusketa eta Photocall-a Baluarteko atondoan.
10:30 Lehen Hezkuntzako lantegiak.“Identitate berdinzaleak: esanahiak eta proposamenak”.
Koordinatzailea: Marian Moreno Llaneza, irakaslea eta hezkidetzan aditua.
12:30 – Bateratzea.
13:15 – Klowndorioak Rakel Imaz Quijera eta Isabel Aisa Solaren eskutik, Oihulari Klown antzerki taldea.
13:30 – Baterako argazkia Baluarteko plazan eta agurra.
Jardunaldi Jarraituaren ebaluazioaren emaitzak
Maiatzean zehar Jardunaldi Jarraitua ebaluatzeko asmotan guraso guztiei zabaldutako galdetegiaren emaitzak aurkeztu nahi dizkizuegu. Bost galdera egin genituen, norberaren adostasun maila adierazteko aukera emanez. Galdera bakoitza 1etik 4erako puntuazioarekin barematu dugu, 1a “Ezer ez” erantzunarekin lotuta eta 4a “Asko” erantzunarekin:
Aipatu ezazu ondoko esaldiekin zure adostasun maila:
Jardunaldi Jarraituak familia-antolaketa hobetu du.
Jardunaldi Jarraituak zure haurraren denbora librea hobe banatzeko aukera eman du.
Oro har, ordutegiarekin zure seme-alaben eskola-errendimendua hobetu da.
Arratsaldeko jarduera osagarrien kalitatea eta eskaintza hobetu da.
Oro har, Jardunaldi Jarraituarekiko zure gogobetetze maila honako hau da.
Erantzun kopurua oso altua izanik (%75etik gora), eskolak, eta bereziki Jardunaldi Jarraituak, gure familiengan sortarazten duen interesaren adierazle dela uste dugu. Horregatik, galdetegi honetan parte hartu duzuen guztioi eskerrak eman nahi dizkiezuegu.
Emaitza hauek maiatzaren 18an izandako Eskola Kontseiluan aurkeztu ditugu.
Guzti honen ondorioz, Jardunaldi Jarraitua Ermitaberrin berretsi dugu eta datorren ikasturtean ere ordutegi berbera izango dugu. Hezkuntza Departamentuak ofizialki maiatzaren 30ean onartu zuen.
Garraioaren baldintzak eta araudia
Ermitaberri Ikastetxe Publikoko Erripagañako Garraio Zerbitzuaren baldintzak eta araudia:
Garraio zerbitzurako izen-ematea ikasturte osorako izango da. Beraz, urtero izen-ematea berritu beharko da horretarako dagokion epe barruan.
Zerbitzua ikasturteko eskola egun guztietan zehar eskainiko dugu.
Izen emate honekin batera sinatzaileak orri honetan aipatutako baldintzak onartzen ditu
Haur Hezkuntzako 1. mailako ikasleak, hala nahi izanez gero, ikasturteko lehenbiziko egunean hasi ordez urriaren 1ean hasi daitezke, egokitzapen garaia bukatu ondoren.
Ikasle bakoitzeko hileko prezioa honako hau izango da, beti ere izena eman duten erabiltzaile kopuruaren arabera: