Ikasturte honetan zehar, garraioaren ezarpenaren prozesuaren ibilbidean gora-beherak izan eta gero, iritsi da denok espero genuen momentua: izen-emateak, hurrengo ikasturteari begira. Badakigu ez direla bete aurretik esandakoak, baina ez da bide erraza izan. Orain zuen erantzunen esperoan gaude.
Berriak
Web orriaren aurkezpena
Gure webgune berria zuenganatzeko unea iritsi da. Hilabete askotako lanaren ondorio izanik, baliabide dinamikoa, modernoa eta erabilgarria garatu nahi izan dugu, familiekiko harremana estutzeko asmoz eta gure eguneroko bizimodua adierazteko.
Diseinu berriaz gain, eduki eta atal berriak sortu ditugu, beti ere erabiltzeko erraztasun handia bermatuz. Hobekuntza etengabeko prozesua denez, datozen hilabeteetan baliabide berri eta garrantzitsuak aurkezten jarraituko dugu.
Zuen gustoko izango delakoan, edozein iradokizun edo berrikuntza jasotzeko prest gaude Ermitaberriko gure web orria hobetzeko.
Musika Kontzertua 2018 – Argazkiak
Halako kontzertu zoragarria laburbiltzea oso zaila dela jakinda ere, argazki hauekin Ermitaberriko IV. Musika Kontzertu honen oroitzapenak berriz ere bizitzeko aukera dugu.
Zirrara, urduritasuna, ilusioa, poza, emozioa… musika da eszenatoki gainean sentipen guztiak elkartzen dituena.
Kontzerturako jarraibideak
Dakizuen bezala, maiatzaren 22an, asteartea, Ermitaberriko Lehen Hezkuntzako ikasleek Musika Kontzertua eskainiko dute Burlatako Kultur Etxean.
Emanaldia 12:00etan hasiko da, beraz, Kultur Etxeko atarian 11:45etan egotea eskertuko genizueke.
Bestalde, zuen seme-alabek kontzertura eraman beharreko jantziak honako hauek izan beharko dute:
Jantokiko diru laguntzak 2018/2019
Burlatako Udalak, Zinegotzigo delegatuaren 2018ko apirilaren 19ko 7/2018 Ebazpenaren bidez, deialdi publikoa onetsi du, eskola jantokietara joateko diru-laguntzak emateko ikasle adingabeei, 2018/2019 ikasturtean Burlatako ikastetxeren batean daudenei Haur Hezkuntzako bigarren zikloa edo Lehen Hezkuntza egiten.
Deialdi honen xedea da gizarte zerbitzuen arloetako diru-laguntzak emateko prozedura arautzea, banakako ebaluazio araubidean, Burlatan erroldaturik eta bertan bizi diren familiendako, ikasle adingabeak eskolako jantokira joan daitezen, baldin eta Haur Hezkuntzako bigarren zikloa edo Lehen Hezkuntza ikasten ari badira Burlatako ikastetxeetan.
Musika Kontzertua 2018
Datorren maiatzaren 22an, asteartea, goizeko 12:00etan, Ermitaberriko Lehen Hezkuntzako ikasleek Musika Kontzertua eskainiko dute Burlatako Kultur Etxean, Oiane, Musika irakaslearen gidapean.
Kontzertuaren programan Lehen Hezkuntzako ikasleek ikasturte honetan ikasitakoa erakutsiko dute beren ikaskideen eta beren familien aurrean ere.
Familiei ere gonbitea luzatu nahi dizuegu eta esker onez hartuko dugu zuen bertaratzea. Aretoaren edukiera mugatua denez eta, Lehen Hezkuntzako ikasle kopurua kontuan hartuta, gonbidapenak banatzeko prozedura honako hau izango da