Zuen seme-alabak eskolan matrikulatzeko garaia hurbiltzearekin batera, zuen seme-alaben heziketaren ardura konpartitzeko ikastetxea aukeratzeko ordua iritsi da. Garrantzi handiko erabakia delakoan, Ermitaberriko familiak, irakasleria eta gainontzeko langileriak gure eskola ezagutzera gonbidatu nahi zaituztegu, hurbila, aniztasunarekin konprometitua eta baloreetan oinarritutako hezkuntza proiektua zuekin elkarbanatzeko.
Gure eguneroko lana ezagutzeko gonbitea luzatzen dizuegu, beti ere eskola orduetan. Horrela, Haur Hezkuntzako irakasleekin batera gelan sartuko zarete, haurren lana bertatik bertara ikusiko duzue, baita zalantzak argitzeko aukera ere.