
2023/2024 ikasturterako Ermitaberri Ikastetxe Publikoko onartze-prozesua eskatzen dugun dokumentazioa orri honetan aurkezten dizuegu.
Era berean, Ermitaberriko Matrikula Gunean onartze prozesuaren informazio guztia aurkituko duzu, hala nola tramitazioa burutzeko egin beharreko pausuak, epeak, baremoa, araudia, etab.
DOKUMENTAZIO OFIZIALA
Ermitaberriko Idazkaritza Bulegoan ere eskuragai duzue.
- Ikaslearen datuak jasotzen dituen Familia Liburuaren orriaren kopia.
- Ikaslearen errolda egiaztagiria (ikasleaz gain, aita edo amaren izena agertu behar da).
-
- Baremoan baloratzeko, gurasoen lantokiaren egiaztagiria ere aurkeztu daiteke. Egiaztagiri honetan interesdunaren datu pertsonalak, Gizarte Segurantzako alta eta bere lantokiaren helbideari buruzko datuak agertuko dira, lan kontratuaren kopiarekin batera. Egiaztagiri hau 2022ko abenduaren 5aren ondoren egina izango da.
- Administrazio Publikoetako langileen kasuan, dagokion langileria burutzak emandako ziurtagiri bat aurkeztu beharko da, interesdunaren datu pertsonalak eta lantokiaren helbideari buruzkoak jasotzen dituena.
- Langile autonomoen kasuan, udalerriko udalak emandako Ekonomia Jardueren gaineko Zergaren (EJZ) alta agiria aurkeztu beharko da, bai eta abian den urteko azken kuotaren ordainketaren kopia ere (edo, hura izan ezean, aurreko urtekoa).
- Ikaslearen txertaketa orriaren kopia.
- Ikaslearen Osasun Txartelaren kopia.
- Ikasleak edo haren guraso edo anai-arrebaren batek desgaitasuna izatekotan, horren agiria.
- Genero indarkeriaren edo terrorismoaren biktima izatekotan, horren agiria.
- Aitak edo amak Ermitaberrin lan egingo balu, horren agiria.
- Familia ugariko kide izatekotan, horren agiriaren kopia.
- Ikaslea familia harreran izatekotan, horren agiria.
- Familia gurasobakarra izatekotan, horren agiria.
- Erditze anizkoitza izatekotan, horren agiria.
- Hezkuntza premia bereziak dituen ikaslea izatekotan, horren agiria.
DOKUMENTAZIO OSAGARRIA
Dokumentazio hau aurkeztea ere derrigorrezkoa da.
- Ikaslearen fitxa. Ermitaberriko Idazkaritza Bulegoan ere eskuragai duzue.
- Banku kontuaren agiria (Ermitaberriko Idazkaritza Bulegoan ere eskuragai).
- Argazki eta bideoen baimen orria (Ermitaberriko Idazkaritza Bulegoan ere eskuragai).
- Gaixotasun aipagarriak, alergiak, intolerantziak, etab… izatekotan, mediku azterketen txostenaren kopia.