
Orri honetan, 2023/2024 ikasturterako Ermitaberri Ikastetxe Publikoan matrikula egiteko epe guztien laburpena aurkezten dizuegu. Era berean, Ermitaberriko Matrikula Gunean onartze prozesuaren informazio guztia aurkituko duzu, hala nola tramitazioa burutzeko egin beharreko pausuak, dokumentazioa, baremoa, araudia, etab.
EPEAK eta ORDUTEGIAK
- Aurrematrikula: martxoaren 6tik 10era
- Non: Online, edo Idazkaritza Bulegoan eskaera delegatuak egiteko.
- Ordutegia: 8:30 – 14:30 (martxoaren 10ean, 14:00etan bukatuko da)
Eskaera norberak modu telematikoan ere egin dezake. Hala nahi izanez gero, eskolan laguntza eskainiko dizuegu. Deitu, mesedez, 948136668 telefonora edo E-mailez gurekin harremanetan jarri.
- Onartuen behin-behineko zerrendak: martxoaren 30a
- Onartuen behin-betiko zerrendak: apirilaren 19a
Zerrendak eskolan eta web orrian argitaratuko ditugu
- Matrikula epea: ekainaren 19tik 23ra
Matrikula egiteko ez duzue dokumentazio berririk ekarri behar ezta paperarik sinatu behar, aurretik dagoeneko dokumentazio guztia ekarri izango duzuelako. Eskolak ofizioz egingo duen tramitea besterik ez da.
- Aukera hobetzeko epea:
ekainaren 19tik 23ra
Itxarote-zerrendan gelditzen diren ikasleentzako aukera da, martxoaren 13a eta irailaren 20ra bitartean onartuen artean bajaren bat izatekotan eskolan plaza lortu ahal izateko.
- Familiekin bilera: ekainaren 15a, 16:30etan
Bilera honetan datorren ikasturteari begira behar duzuen informazio guztia zehaztuko dugu, batez ere egokitze garaiari dagokiona.