Abenduko azken astetik aurrera “Liburu Ibiltariak” ekintza martxan jarri dugu. Aurreko urteetan bezala, zikloa bukatzen duten ikasleek (Haur Hezkuntzako 3. maila, eta Lehen Hezkuntzako 2., 4. eta 6. mailakoak) kutxa bat etxera eramango dute. Gela bakoitzak bere kutxa izango du eta ikasleek txandaka etxera eramango dute. Ikasleak astelehenean eramango du eta aste osoa izango du irakurtzeko.
Kutxa bakoitzaren edukia hau da:
- Irakurketarako 2 liburu (HH 3. eta LH 2. mailako kutxetan itzulpena dago)
- Nafarroako liburuxka (euskaraz eta gazteleraz)
- Beste liburuxka, Nafarroako zonalde batekoa (gaztelaniaz)
- Balorapena egiteko koadernotxoa