2023/2024 ikasturterako onartze prozesuak berri garrantzitsu bat dakar. Izan ere, 21/2023 Ebazpenak, otsailaren 13koak, I Eranskineko B.14.2 puntuan zera aipatzen du:
“(…) Hori horrela, Hezkuntza Departamentuak, 2023-2024 ikasturterako, ratioa 20 ikaslekoa izanen dela ezartzen du, Haur Hezkuntzako bigarren zikloko lehen mailan, eta 22 ikaslekoa Haur Hezkuntzako bigarren zikloko bigarren mailan, ebazpen honen III. eranskineko 1. taulan jasotako HLPBI indizea egiten den egunean indize negatiboa duten ikastetxeetan eta hizkuntza-ereduetan. (…)”
Ermitaberrin aurten indize hau “-0,17” da, beraz, 2023/2024 ikasturtean 3 urteko gelako ratioa 20 ikaslekoa izango dugu, eta 4 urtetan 22koa.
Nafarroako ikastetxe publiko eta kontzertatu guztien indizeak III Eranskineko 1. Taulan kontsultatu daitezke. Indize positiboa duten ikastetxeetan ratioa 25 ikaslekoa izango da.
HLPBI, hezkuntza-laguntzako berariazko premia duten ikasleen indizea da eta zenbait kalkuluren emaitza da. Modu labur batean esanda, berariazko premia tasa handia duten ikastetxeentzako laguntza modu bat bilatzen du Hezkuntza Departamentuak neurri honekin, Haur Hezkuntzako lehenbiziko bi mailetan ratioak jeitsiz.