2022/2023 ikasturtean zehar Ermitaberriko ikasleekin egingo ditugun ekintza osagarri guztiak aurkezten ditugu. Edozein aldaketa izatekotan (datak, ekintza berriak, etab.) hemen argitaratuko ditugu.
Ekintza osagarriak
Eski Kanpaina 2022: informazioa eta materiala
6. mailako ikasleen Izabako Ipar Eski egonaldirako zenbait informazio erabilgarri zabaldu nahi dizuegu, hala nola datak, ostatuak, eskiatzeko ordutegiak edota arratsaldean ikasleek burutuko dituzten ekintzak. Antolatzaileen web orri ofizialean informazio asko eskuratuko duzue eta, guk aspektu interesgarrienak laburbilduko dizkizuegu, baita kasu batzuetan informazioa zabaldu ere. Horrez gain, eraman beharreko materiala ere zehaztu dizuegu.
Eski Kanpaina 2022: lekua eta datak
Aurten ere 6. mailako ikasleekin Ipar Eski Kanpainan parte hartuko dugu. Zozketaren emaitzak baditugu jadanik, eta Ermitaberriko ikasleei egokitu zaien lekua eta astea hauexek dira:
– Lekua: Izaba
– Noiz: 2022ko martxoaren 21etik 25era
Aurrerago xehetasun gehiago emango ditugu.
Ekintza osagarrien zerrenda 2021/2022
2021/2022 ikasturtean zehar Ermitaberriko ikasleekin egingo ditugun ekintza osagarri guztiak aurkezten ditugu. Edozein aldaketa izatekotan (datak, ekintza berriak, etab.) hemen argitaratuko ditugu.
Ekintza osagarrien zerrenda 2020/2021
Zerrenda honetan 2020/2021 ikasturtean zehar Ermitaberriko ikasleekin egingo ditugun ekintza osagarri guztiak ikusgai dituzu. Batzuk jadanik burutu ditugu eta gainontzekoak ikasturteari bukaera polita emateko bidea izango dira. Edozein aldaketa gertatzekotan (datak, ekintza berriak, etab.) hemen argitaratuko ditugu.
English Week 2020
Programa honen helburua ikastetxe desberdinetako ikasleen arteko elkarbizitza bultzatzea da, baita ingelesaren ikaskuntza indartzea eta motibatzea, ingelesa gelatik kanpo erabiltzeko aukera emanez, testuinguru naturaletan. Komunikatzeko eta ikasteko hizkuntza bakarra ingelesa izanen da. Beti ere Lehen Hezkuntzako 5. mailako ikasleek parte hartuko dute.
95 ikasleko 27 txanda antolatuko dira, 5 egunekoa bakoitza (festa eguneko asteetan salbu), astelehenetik ostiralera bitarte. Horietan Nafarroako hainbat ikastetxetako ikasleak elkarrekin biziko dira ondoko egoitzetan: