Ermitaberriko hezkuntza proiektuaren berri izateko eta eskolatzeari buruzko edozein zalantza argitu nahi baduzue, edota eskolako instalazioak ezagutu nahi izatekotan, 2023ko urtarrilaren 26an, 16:30etan gure Areto Nagusian egingo dugun bilerara etortzeko gonbitea luzatu nahi dizuegu. Bileran, datorren ikasturteko 3 urteko tutoreekin, besteak beste, informazioa jasotzeko aukera izango duzue. Bilerak ordu bat inguru iraungo du.
Matrikula
3 urtekoen bilera 2022/2023 ikasturterako
2022/2023 ikasturte hasierako antolaketari buruz informatzeko bilera antolatu dugu Ermitaberrin Haur Hezkuntzako 1. mailara sartu berri diren familientzat. Bertan, zalantza guztiak argitzeko aukera izango duzue.
Data: 2022ko ekainak 14, asteartea
Ordua: 16:30
Non: Ermitaberriko Areto Nagusia
Behin-betiko onartuen zerrenda 2022/2023
Erreklamazio epea bukatu eta gero, gaur 3 urtekoen behin-betiko onartuen berri ematen dizuegu:
– 3 urtetarako ikasle guztiak onartuak izan dira (18 ikasle).
– Gainontzeko mailetako onartuen behin-behineko zerrendak ekainaren 7an argitaratuko ditugu.
– Matrikula eperako (ekainaren 20tik 24era) ez dugu dokumentazio berririk eskatuko, automatikoki egingo dugun prozesua izango baita.
Behin-behineko onartuen zerrenda 2022/2023
3 urtetarako ikasle guztiak onartuak izan dira (18 ikasle).
Behin betiko zerrendak apirilaren 8an argitaratuko ditugu.
Gainontzeko mailetako onartuen behin-behineko zerrendak ekainaren 7an argitaratuko ditugu.
Onartze prozesua 2022/2023 – Baremoa
2022/2023 ikasturterako Nafarroako ikastetxe publikoetan eta pribatu itunduetan onartze prozesuan aplikatuko den baremoaren xehetasun guztiak hemen aurkituko dituzu. Baremo hau soilik Ermitaberri Ikastetxe Publikoan eskaintzen ditugun plazak baino eskaera gehiago jasotzekotan aplikatuko genuke.
Onartze prozesua 2022/2023 – Dokumentazioa
2022/2023 ikasturterako Ermitaberri Ikastetxe Publikoko onartze-prozesua eskatzen dugun dokumentazioa orri honetan aurkezten dizuegu.
Era berean, Ermitaberriko Matrikula Gunean onartze prozesuaren informazio guztia aurkituko duzu, hala nola tramitazioa burutzeko egin beharreko pausuak, epeak, baremoa, araudia, etab.