Zerrenda honetan 2019/2020 ikasturtean zehar Ermitaberriko ikasleekin egingo ditugun ekintza osagarri guztiak ikusgai dituzu. Ikasturtean zehar gerta daitezkeen aldaketak (datak, ekintza berriak, etab.) hemen argitaratuko ditugu.
Ondokoari dagozkion artxiboak: iraila 2019
Guraso bilera orokorrak 2019/2020
Hemen dituzue urrian zehar egingo ditugun guraso bilera orokorren datak.
Bilera guztiak 15:00etan izango dira talde bakoitzaren ikasgelan.
Esne banaketa 2019/2020
Osasun Departamentuak eta Hezkuntza Departamentuak antolaturik, Nafarroako ikastetxeetan esnea banatzeko planean parte hartuko dugu.
Honen helburua elikatze ohitura osasungarriak bultzatzea da, bertako produktuak ezagutaraztearekin batera.
Programa hau, 2019/2020 ikasturtetik aurrera, Ermitaberriko ikasle guztientzat bideratua dago. Aurten, azaroan hasiko da eta astero 0,50 litro inguru banatuko ditugu ikasle bakoitzeko.
Guraso Elkarteak antolatutako arratsaldeko hautazko ekintzak 2019/2020
Ermitaberriko Guraso Elkarteak 2019/2020 ikasturterako ekintza osagarriak antolatuko ditu arratsaldeko aukerako ordutegirako, 14:40 – 15:30, 15:30 – 16:30, eta 16:35 – 17:35 bitartean. Gogoratu ekintza hauek ordainpekoak izango direla. Izena emateko epea irailaren 16a arte izango da, ondo helbide honetan:
Irakasleriak antolatutako arratsaldeko hautazko ekintzak 2019/2020
2019/2020 ikasturterako Ermitaberriko irakasleriak honako ekintza osagarri hauek antolatuko ditu arratsaldeko aukerako ordutegirako, 15:30 – 16:30 bitartean. Gogoratu ekintza hauek doakoak izango direla.
Izena emateko epea irailaren 13tik 20ra izango da, biak barne. Izen-emate orria tutoreak ikasle bakoitzari banatuko dio.