Ermitaberrik eskolako familientzat urtebetetzeak ospatzeko zerbitzua eskaintzen du, ikasleria eta familien arteko harremanak bultzatzeko asmoz. Zerbitzua, beti ere, klase egunetan izango da eta eskola orduetatik kanpo, 17:00etatik 18:45era bitartean hain zuzen ere. Erabilera doakoa da eta hauen antolaketa kudeatzeko hurrengo jarraibideak beteko ditugu.
Zerbitzuak
Garraioa 2018/2019 bertan behera
Sentitzen dugu berri txarrak izatea garraio zerbitzuaren inguruan, gure ikastetxeko 6 ikasle eta Hilarion Eslava eskolan 2 izan dira izena eman duten bakarrak.
Honen ondorioz, udaletxetik jaso dugun erabakia, zerbitzuaren martxan jartzea bertan behera gelditzen dela, 10 ikasleen gutxiengoa bete ez izatean.
Beraz, pasa den ikasturtean zehar egin diren ahaleginak ez dute bukaera onik izan.
Web orrialdean ageri den honen inguruko informazioa desagertuko da hemendik gutxira.
Garraio zerbitzuaren hasiera
Ermitaberri eta Hilarión Eslava ikastetxearen artean jaso ditugun 10 eskaerekin, Erripagaña eta Burlata arteko eskola garraio zerbitzua antolatu dugu.
Zerbitzuaren kuota, beraz, 39,50 eurokoa izango da, 10 epetan ordaintzeko. Ikusi hemen erabiltzaile eta kuoten taula.
Irailaren 3an izen-emateko ezohiko epea irekiko dugu. Irailaren 5ean gure web orrian behin-betiko erabiltzaile kopuruaren berri emango dugu, baita honen arabera dagokion kuota. Data honetan ere autobusaren ordutegi zehatza definituko dugu.
Garraioaren baldintzak eta araudia
Ermitaberri Ikastetxe Publikoko Erripagañako Garraio Zerbitzuaren baldintzak eta araudia:
Garraio zerbitzurako izen-ematea ikasturte osorako izango da. Beraz, urtero izen-ematea berritu beharko da horretarako dagokion epe barruan.
Zerbitzua ikasturteko eskola egun guztietan zehar eskainiko dugu.
Izen emate honekin batera sinatzaileak orri honetan aipatutako baldintzak onartzen ditu
Haur Hezkuntzako 1. mailako ikasleak, hala nahi izanez gero, ikasturteko lehenbiziko egunean hasi ordez urriaren 1ean hasi daitezke, egokitzapen garaia bukatu ondoren.
Ikasle bakoitzeko hileko prezioa honako hau izango da, beti ere izena eman duten erabiltzaile kopuruaren arabera:
Garraio Zerbitzua
Ikasturte honetan zehar, garraioaren ezarpenaren prozesuaren ibilbidean gora-beherak izan eta gero, iritsi da denok espero genuen momentua: izen-emateak, hurrengo ikasturteari begira. Badakigu ez direla bete aurretik esandakoak, baina ez da bide erraza izan. Orain zuen erantzunen esperoan gaude.