2026/2027 ikasturterako Haur Hezkuntzako 1. mailako onartuen behin-betiko zerrenda argitaratzen dugu.
Berriak
Porrotxekin zuhaitz landaketan
Apirilaren 30an Porrotxekin egon ginen zuhaitz bat landatzen Burlatako Udal Parkean. Berarekin batera kanta eta dantza ere egin genuen Ermitaberriko Lehen Hezkuntzako ikasleek. Ekitaldi hunkigarria izan zen benetan, mila esker Porrotx!
Behin-behineko onartuen zerrenda 3 urte 2026/2027 ikasturterako
2026/2027 ikasturterako Haur Hezkuntzako 1. mailako onartuen behin-behineko zerrenda argitaratzen dugu.
24. Korrika txikia Burlatan
Aurten ere Korrika txikia ospatu dugu Ermitaberrin, Burlata eta Atarrabiako beste ikastetxe batzuekin batera. hona hemen egun horretako bideo txiki bat ikusgai.
Liada Urbitarte, Beti Onak eskubaloi taldeko jokalariarekin topaketa
Beti Onak eskubaloi taldeko Liada Urbitarte egon zen Ermitaberrin gure ikasleei kirol femeninoaren garrantziari buruz hitzaldi bat emateko. Horren ondoren, klase praktiko bat eman zien beheko argazkietan ikusten den bezala. Mila esker Liada.
Onartze prozesua 2026/2027 – Dokumentazioa
2026/2027 ikasturterako Ermitaberri Ikastetxe Publikoko onartze-prozesua eskatzen dugun dokumentazioa orri honetan aurkezten dizuegu.
Era berean, Ermitaberriko Matrikula Gunean onartze prozesuaren informazio guztia aurkituko duzu, hala nola tramitazioa burutzeko egin beharreko pausuak, epeak, baremoa, araudia, etab.





