1 – Egin klik esteka honetan: EDUCA
2 – EDUCAko erabiltzaile bazara, idatzi zure sarbide izena eta pasahitza.
Datu hauek gogoratzen ez badituzu edo sartzen zaren lehenbiziko aldia bada, “Lehenengo aldiz sartuko naiz / Ez dut pasahitza gogoratzen” esteka sakatu.
3 – Idatzi zure Nortasun Agiria, AIZ, pasaportea edo sarbide izena, eta “Enviar – Bidali” sakatu.
4 – Eskolan emandako helbide elektronikoan mezu bat jasoko duzu. Mezu honetan zure sarbide izena edukiko duzu esteka batekin batera, bertan klik eginda pasahitza jarri ahal izateko.
5 – Pasahitzak 8 karaktere izan behar ditu, beti ere minuskulak, letra eta zenbaki bat gutxienez eta ezin du Nortasun Agiria / AIZ / pasaportea izan.
EDUCAn sartzeko, beraz, honako hau izango duzu:
- Sarbide izena: helbide elektronikora iritsi zaizuna.
- Pasahitza: aurreko pausuan ezarri duzuna.
EDUCAn behin sartu ondoren, kalifikazioen buletina ikusi eta deskargatu ahal izango duzu (ebaluazio guztien argitaratze datak hemen dituzu eskuragai). EDUCAn, gainera, asistentzia hutsegiteak, ikasketen espedientea (ERPA), datu pertsonalak, etab. ikusi ahal izango dituzu.