21/2023 Ebazpenak arautzen duen harira, Ermitaberrin 2023/2024 ikasturtean 3 urteko gelako ratioa 20 ikaslekoa izango da. Xehetasun gehiago berri honetan garatzen ditugu.
Onartze prozesua
Onartze prozesua 2023/2024 – Epeak
Orri honetan, 2023/2024 ikasturterako Ermitaberri Ikastetxe Publikoan matrikula egiteko epe guztien laburpena aurkezten dizuegu. Era berean, Ermitaberriko Matrikula Gunean onartze prozesuaren informazio guztia aurkituko duzu, hala nola tramitazioa burutzeko egin beharreko pausuak, dokumentazioa, baremoa, araudia, etab.
Onartze prozesua 2023/2024 – Dokumentazioa
2023/2024 ikasturterako Ermitaberri Ikastetxe Publikoko onartze-prozesua eskatzen dugun dokumentazioa orri honetan aurkezten dizuegu.
Era berean, Ermitaberriko Matrikula Gunean onartze prozesuaren informazio guztia aurkituko duzu, hala nola tramitazioa burutzeko egin beharreko pausuak, epeak, baremoa, araudia, etab.
Onartze prozesua 2023/2024 – Baremoa
2023/2024 ikasturterako Nafarroako ikastetxe publikoetan eta pribatu itunduetan onartze prozesuan aplikatuko den baremoaren xehetasun guztiak hemen aurkituko dituzu. Baremo hau soilik Ermitaberri Ikastetxe Publikoan eskaintzen ditugun plazak baino eskaera gehiago jasotzekotan aplikatuko genuke.
Onartze prozesua 2023/2024 – Araudia
2023/2024 ikasturterako onartze prozesuan Nafarroako ikastetxe publikoetan eta pribatu itunduetan aplikatuko den araudia honako hau izango da. Alde batetik, aurtengo onartze prozesua bereziki arautuko duen Ebazpena izango dugu eta, bestetik, onartze prozesua bere osotasunean erregulatzen duten Ebazpena, Agindu eta Erresoluzioak bereiztuko ditugu.
Ate Irekien Eguna 2023
Ermitaberriko hezkuntza proiektuaren berri izateko eta eskolatzeari buruzko edozein zalantza argitu nahi baduzue, edota eskolako instalazioak ezagutu nahi izatekotan, 2023ko urtarrilaren 26an, 16:30etan gure Areto Nagusian egingo dugun bilerara etortzeko gonbitea luzatu nahi dizuegu. Bileran, datorren ikasturteko 3 urteko tutoreekin, besteak beste, informazioa jasotzeko aukera izango duzue. Bilerak ordu bat inguru iraungo du.