Burlatan Kantuz-eko kideekin batera egin dugun ekintzaren argazkiak eta bideoak aurkezten ditugu. Ermitaberriko ikasle eta irakasleek euskal kanta klasikoak Burlatan zehar abestu ditugu.
Ospakizunak
Ermitaberriko Inauteriak 2026 – Argazkiak
Ermitaberriko Inauterien argazkiak dituzue hemen. Aurten pertsonai mitologikoez mozorrotu gara. Gure ikasleen artean iratxoak, galtzagorriak, basajaun/basandere, sugar, sorginak, akerbeltz, etab. ikusi ahal izan dituzue. 6. mailako ikasleek Martingalaren antzerkia egin digute eta elkarrekin dantza egin dugu. Hemen dituzue argazkitxo batzuk ikusgai
Ermitaberriko 6. mailakoen agurraren argazkiak 24/25 ikasturtea
Ermitaberri 24/25 ikasturteko 6. mailakoen agurra
Polita eta oso hunkigarria izan zen gure eskolako azken eguna… Hemen duzue egun hartako momentutxo polit bat jasotzen duen bideoa.
Ermitaberri Burlatan Kantuz 2025
Burlatan Kantuz-eko kideekin batera egin dugun ekintzaren bideoa aurkezten dugu. Ermitaberriko ikasle eta irakasleek euskal kanta klasikoak Burlatan zehar abestu ditugu.
Euskaraldia 2025 Ermitaberrin
Aurreko ostiralean Euskaraldiari hasiera eman genion Ermitaberrin eta muntai bat prestatu dugu.






