Aurten ere Olentzero eta Mari Domingi Ermitaberrira etorri zaizkigu. Segurtasun neurri guztiak hartuta, harrera berezia patioan egin diegu, gure dantza eta abesti hoberenak eskaini dizkiegu, Gero, taldez talde, gauza bera egin dugu eta, noski, opariak jaso ditugu ere. Hona hemen irudiak:
Ospakizunak
Ermitaberriko Inauteriak 2021 – Argazkiak
Eguraldia lagun izan ez dugun arren, Ermitaberriko Inauteriak ospatu ditugu. Antzerkia elkarrekin, denok batera, ezin genuenez ikusi, aldez aurretik grabatu dugu eta gelan ikusi. Ondoren, patioan dantza beti bezala egin ondoren, Birusa erre dugu Lukas erre ordez, aurtengo erruduna birusa izan dugu eta.
Aierbeko Birusa – Inauterietako antzerkia
Aurten ere Ermitaberrin Aierbeko Lukas-en epaiketaren antzerkia egin dugu 6. mailako ikasleen eskutik, baina beste errudun bat aurkitu dugu: Birusa. Antzerki honen estreinaldia mundura aurkezten dugu.
Olentzero-Mari Domingi 2020 – Argazkiak
Aurten ere Olentzero eta Mari Domingi Ermitaberrira etorri zaizkigu. Segurtasun neurri guztiak hartuta, gure dantza eta abesti hoberenak eskaini dizkiegu, txandaka taldez talde. Hona hemen irudiak:
Olentzero-Mari Domingi 2020 – Egitaraua
Gaur egungo egoera dela eta, Ermitaberrin Olentzero eta Mari Domingiren ospakizuna datorren asteartean, abenduaren 22an, mantentzea erabaki dugu baina, aurreko urteekin alderatuta, beste era batera antolatua.
– Horrela, lehenengo bi saioak lektiboak izango dira, 10:30ak arte.
– 10:30etatik 13:30etara bai Olentzero bai Mari Domingi eskolako portxean egongo dira eta ikastalde bakoitzak txandaka bisitatxoa egingo die.
Haurraren Eguna 2020
Haurraren Eguna ospatzeko, aurten Ermitaberrin ekintza berezia antolatu dugu Burlatako Gizarte Zerbitzuarekin batera. Izan ere, gure haurrek pandemian duten jarrera eta portaera bikaina saritzeko, txalo zaparrada eskaini diegu eskolatik ateratzean. Primerakoak dira!