2022ko otsailaren 25ean Ermitaberrin inauteriak ospatuko ditugu. Honako hau izango da aurtengo egitaraua:
Inauteriak
Hezkidetzarako Inauteriak 2022
Ermitaberri Ikastetxe Publikoan, hezkidetza-eskola garen aldetik, metamorfosiaren garai hau
modu positiboan erabiltzeko asmoa dugu, eta gure ikasleak mozorroen bidez askatasunez
adieraztera gonbidatzen ditugu.
Aurten, Inauterien gaiaren bidez, historian zehar emakumeak izan duen papera aitortu nahi
izan dugu. Emakume erreginak, zientzialariak, margolariak, diseinatzaileak, astronautak eta
hegazkinlariak ere badaudelako.
Ikasmaila bakoitzak, horietako bat aukeratu du bere mozorroa inspiratzeko.
Ermitaberriko Inauteriak 2021 – Argazkiak
Eguraldia lagun izan ez dugun arren, Ermitaberriko Inauteriak ospatu ditugu. Antzerkia elkarrekin, denok batera, ezin genuenez ikusi, aldez aurretik grabatu dugu eta gelan ikusi. Ondoren, patioan dantza beti bezala egin ondoren, Birusa erre dugu Lukas erre ordez, aurtengo erruduna birusa izan dugu eta.
Aierbeko Birusa – Inauterietako antzerkia
Aurten ere Ermitaberrin Aierbeko Lukas-en epaiketaren antzerkia egin dugu 6. mailako ikasleen eskutik, baina beste errudun bat aurkitu dugu: Birusa. Antzerki honen estreinaldia mundura aurkezten dugu.
Ermitaberriko Inauteriak 2021: Burlatako Martingalaren egitaraua
2021eko otsailaren 12an Ermitaberrin Burlatako Inauteriak ospatuko ditugu, hau da, Martingala. Aurten ekitaldi berezia egin beharko dugu Covid-19ren eraginagatik eta, ondorioz, betiko Martingala oraingo egoerara moldatu dugu.
Ermitaberriko Inauteriak 2020 – Burlatako Martingalaren argazkiak
Ermitaberrin Inauteriak ospatu ditugu, Burlatako Martingala. Ospakizun berezia, herrikoa, pertsonai nagusi batekin: Lukas Aierbeko.