Inauteriei begira, joasikero mozorroaren erratza egiteko tailerra antolatu dugu Ermitaberrin. Tailer honetan, Haur Hezkuntzako ume guztiek parte hartzen dute, adinaka nahastuak.
Inauteriak
Ermitaberriko Inauteriak 2019: Burlatako Martingalaren argazkiak
Gure ohiturari jarraituz, Ermitaberrin aurten ere Burlatako Martingala ospatu dugu, Inauteriak alegia. Ospakizuna Lukas Aierbekoren epaiketarekin hasi dugu, 6. mailako ikasleen eskutik. Ondoren, denok elkarrekin Ermitaberriko patioan dantza egin dugu, epaiketaren emaitza ospatzeko. Burlatan zehar kalejiran irten gara, ikasle, irakasle eta gurasoekin, Udaletxe aurrean dantza ere egiteko. Ermitaberrirako bueltan, Lukas Aierbeko gaizkilea erre dugu. Horren aurretik, berriz ere epaiketaren antzerkia eskaini diegu familia guztiei. Lukasen erreketarekin aurtengo Martingalari bukaera eman diogu.