Eskola orduak bukatutakoan, Ermitaberrin 16:30ak arte eskolan jarraitzeko zerbitzua eskaintzen dugu. Honen funtsa familiei haurra jasotzeko malgutasuna bermatzea da, bakoitzari hobekien dagokion ordutegia eskainiz. Horrela, eskola ordua 14:00etan bukatzen dela jakinda, 4 aukera ezberdin eskaintzen ditugu ikaslea jaso ahal izateko.
- 14:00etan: klaseak bukatzerakoan. Jantoki zerbitzua erabiliko duten ikasleak 13:45etan jantokira joango dira; gainontzekoak 13:55etan aterako dira, 3 urteko ikasleak bost minutu lehenago ateratzen baitira.
- 14:30etan: jantokian geldituz gero, bazkaldu ondoren.
- 15:30 – 16:00 bitartean: siesta egin ondoren, 15:30etatik aurrera haurrak pixkanaka esnatzen joango dira eta beren bila etor zaitezkete.
- 16:30etan: 15:30etatik 16:30ak arte, Ermitaberriko Haur Hezkuntzako irakasleekin “Arratsaldeko hautazko ekintzen” zerbitzua eskainiko dugu, dohainik beti ere. Ekintza hau ikasle guztientzat dago irekia, bai jantokian gelditzen direnentzat baita etxera bazkaltzera joaten diren horientzat ere.