
2024/2025 ikasturte hasierako antolaketari buruz informatzeko bilera antolatu dugu Ermitaberrin Haur Hezkuntzako 1. mailara sartu berri diren familientzat. Bertan, zalantza guztiak argitzeko aukera izango duzue.
Data: 2024eko ekainak 12, asteazkena
Ordua: 16:30
Non: Haur Hezkuntzako 1. mailako gela
Gai ordena:
- Ikasturte hasiera eta Harrera Garaia
- Harrera Garaiaren taldekatzea
- Bestelakorik
Solasaldira etorriko zaretelakoan, jaso ezazue gure agurrik beroena.