Ermitaberriko Haur Hezkuntzako 2. eta 3. mailako irakasleek 2022/2023 ikasturterako proposaturiko arratsaldeko hautazko ekintzen deskribapena da hau, Ludoteka eta Tailerra alegia. Ekintza hauek dohainik dira, eta 15:30etik 16:30era burutuko dugu.
Ekintzen asteroko egutegia hemen ikus dezakezu.
Ekintza hauek burutzeko, bi gela prestatu ditugu eta, hilabetez behin, horietako bat erabiliko dugu, ekintzak hilabetero txandakatuz.
Hona hemen arlo honen xehetasun guztiak:
ZUZENDUTAKO HEZKUNTZA ALDIAK
Haur Hezkuntzako 2. eta 3. mailak.
HELBURUAK
- Zikloko haurren topagunea izatea.
- Ikasleei euskaraz harremanatuko diren espazio/aukera ludiko eta sortzaile berria eskaintzea.
- Elkarbizitzarako baloreak bultzatzea.
- Gorputzak, adierazpenerako eskaintzen dizkigun aukeraz gozatzea ekintza fisikoen bidez.
DINAMIKA
Partaidetza libre eta, aukeran, irakasleak azaldutako eta bultzatutako jolasa(k).
Ekintza hau, adin eta gela ezberdinetako umeak nahastuz eta jolasa abiapuntu hartuta, prestatu da. Umeek elkar eragiten dute, disfrutatzen dute, ikasten dute …
Irakaslearen papera espazioa prestatzea, materialak aukeratzea, behaketak egitea eta jolas librera edo gidatura gonbidatzea izango da.
ZUZENDUTAKO HEZKUNTZA ALDIAK
Haur Hezkuntzako 2. eta 3. mailak.
HELBURUAK
- Zikloko haurren topagunea izatea.
- Ikasleei euskaraz harremanatuko diren espazio/aukera ludiko eta sortzaile berria eskaintzea.
- Elkarbizitzarako baloreak bultzatzea.
- Gorputzak, adierazpenerako eskaintzen dizkigun aukeraz gozatzea ekintza fisikoen bidez.
MATERIALEKIN PROPOSAMENAK
Materiala ez-estrukturatua da (kutxak, poteak, tapak, sokak, oihalak, kateak, botoiak, kortxoak …) eta izaera ezberdinetakoa: egurra, metala, artilea …
DINAMIKA
Adin eta gela ezberdinetako umeak nahastuz eta jolasa abiapuntu hartuta, proiektu bat prestatu da. Umeek elkar eragiten dute, disfrutatzen dute, ikasten dute …
Irakaslearen papera espazioa prestatzea, materialak aukeratzea, behaketak egitea eta ikuspuntu ez-zuzentzaile batetik, jolasa librera gonbidatzea izango da.
Tailerrean egiten diren ekintzek aukera anitz ematen dituzte:
- Materialen aukerak aztertzea, momentuak konpartitzen
- Pilatu, segidak egin, multzokatu …(matematikaren hastapenak)
- Arreta eta kontzentrazioa
- Eraiki, neurtu, oreka bilatu, begi-esku koordinazioa trebatu
- Antolatu, imajinatu, partekatu
- Adin desberdinen arteko elkar-eragina
- Nortasunaren garapena eta autonomia pertsonala
- Begiratu, ukitu, sentitu … bere burua zaindu eta maitatu.