Ermitaberriko Lehen Hezkuntzako 3. eta 4. mailako irakasleek 2022/2023 ikasturterako proposaturiko arratsaldeko hautazko ekintzen deskribapena da hau, “Irakurketa / Ludoteka” eta “Ikasgela” alegia. Ekintza hauek dohainik dira, eta 15:30etik 16:30era burutuko ditugu.
Ekintzen asteroko egutegia hemen ikus dezakezu.
Hona hemen arlo hauen xehetasun guztiak:
ZUZENDUTAKO HEZKUNTZA ALDIAK
Lehen Hezkuntzako 3. eta 4. mailak
HELBURUAK
Irakurketarekin ongi pasatzea eta liburu ezberdinak ezagutzea.
Mahai jolasak berrituko dira, erakargarriagoak eta anitzagoak izan daitezen.
JARDUERA
Ikasleek gustuko dituzten liburuen irakurketa egiteko momentua izango da. Liburuak etxetik ekarriko dituzte edo eskolako liburutegitik hartu ditzakete ere.
Irakurketa txokoa izango dugu, alfombra eta kuxinak edo mimbrezko eserlekuekin ornituz.
Ludoteka saiorako, mahai jolasen txoko berezia ere izango dugu.
IRAKASLEAREN ROLA
Ikas giro ona dagoela bermatzea.
ZUZENDUTAKO HEZKUNTZA ALDIAK
Lehen Hezkuntzako 3. eta 4. mailak
HELBURUAK
- Etxerako lanak, irakurketa, idazketa, marrazkiak, azterketak prestatu, eskemak egin … egiteko espazio eta giroa eskura izatea.
- Saioan zehar ikasleei sortzen zaizkien zalantzei erantzutea.
- Irakasleak ikasgelan ikasteko denbora aprobetxa dezaten zainduko du.
BALIABIDE MATERIALAK
Hiztegiak, ikasteko baliabideak, Internet, ….
JARDUERA
Ikasleek agendan apuntaturik izango dute zer lana egin behar duten. Ikasleek beti ekarri beharko dute irakurketa libururen bat.
IRAKASLEAREN ROLA
- Ikas giro ona dagoela bermatzea.
- Zalantzak puntualak argitu, adibidez, hitz baten esanahia argitu, baina ez dira arloei buruzko azalpen sakonak emango.