Ermitaberriko Lehen Hezkuntzako 5. eta 6. mailako irakasleek 2022/2023 ikasturterako proposaturiko arratsaldeko hautazko ekintzaren deskribapena da hau, “Ikasgela” alegia. Ekintza hau dohainik da, eta 15:30etik 16:30era burutuko dugu.
Ekintzen asteroko egutegia hemen ikus dezakezu.
Hona hemen arlo honen xehetasun guztiak:
ZUZENDUTAKO HEZKUNTZA ALDIAK
Lehen Hezkuntzako 5. eta 6. mailak
HELBURUAK
- Etxerako lanak, irakurketa, idazketa, marrazkiak, azterketak prestatu, eskemak egin … egiteko espazio eta giroa eskura izatea.
- Saioan zehar ikasleei sortzen zaizkien zalantzei erantzutea.
- Irakasleak ikasgelan ikasteko denbora aprobetxa dezaten zainduko du.
BALIABIDE MATERIALAK
Hiztegiak, ikasteko baliabideak, Internet, ….
JARDUERA
Ikasleek agendan apuntaturik izango dute zer lana egin behar duten. Ikasleek beti ekarri beharko dute irakurketa libururen bat.
IRAKASLEAREN ROLA
- Ikas giro ona dagoela bermatzea.
- Zalantzak puntualak argitu, adibidez, hitz baten esanahia argitu, baina ez dira arloei buruzko azalpen sakonak emango.