Ermitaberriko irakasleek 2024/2025 ikasturterako proposaturiko arratsaldeko hautazko ekintzen deskribapena da hau. Ekintza hauek dohainik dira, eta 15:45etik 16:30era burutuko ditugu.
Ekintzen asteroko egutegia eta araudia hemen ikus dezakezu.
Hona hemen arlo hauen xehetasun guztiak:
ZUZENDUTAKO HEZKUNTZA ALDIAK
Ikasle guztiak
HELBURUAK
- Ikasleei jarduera ludikoaren mundura sartzeko aukera ematea, batez ere jarduera hori gutxien bultzatzen duen ingurunea duten sektoreei.
- Bizikidetzarako eta garapen indibidual eta kolektiborako oinarrizko giza balioak biziro lantzea: askatasuna, elkartasuna, pluralismoa, hezkidetza.
- Haurren sozializazioa eta adin desberdinen arteko harremanak bultzatzea.
ZUZENDUTAKO HEZKUNTZA ALDIAK
Ikasle guztiak
HELBURUAK
- Jarduera ludikoak giza garapenerako duen garrantzia ezagutzea.
- Hainbat materialekin lan egiteko teknikak ikastea.
- Irudimena, adierazpena eta motrizitate fina garatzea eta lantzea.
- Taldeko lanen bidez ikasle guztien integrazioa sustatzea.