Gure ohiturari jarraituz, Ermitaberrin aurten ere Burlatako Martingala ospatu dugu, Inauteriak alegia. Ospakizuna Lukas Aierbekoren epaiketarekin hasi dugu, 6. mailako ikasleen eskutik:
Ondoren, denok elkarrekin Ermitaberriko patioan dantza egin dugu, epaiketaren emaitza ospatzeko:
Burlatan zehar kalejiran irten gara, ikasle, irakasle eta gurasoekin, Udaletxe aurrean dantza ere egiteko:
Ermitaberrirako bueltan, Lukas Aierbeko gaizkilea erre dugu. Horren aurretik, berriz ere epaiketaren antzerkia eskaini diegu familia guztiei. Lukasen erreketarekin aurtengo Martingalari bukaera eman diogu.