Ermitaberrin Inauteriak ospatu ditugu, Burlatako Martingala. Ospakizun berezia, herrikoa, pertsonai nagusi batekin: Lukas Aierbeko. Epaiketa egin diogu, Lukas gaizkiletzat hartzen dutenak ere badirelako. Akerburu! Txakurburu! … 6. mailako ikasleek eskaini digute epaiketaren antzerkia, eta gainontzeko ikasleak eta eskolako familiak ikusle izan ditugu.
Lukas errudun dela erabaki ondoren, Ermitaberriko patioan denok dantza egin dugu.
Kalejiraren momentua iritsi da, Burlatako kaleak gure dantza eta musikarekin alaitzeko. Larrañeta plazan, Udaletxearen parean, berriz elkartu gara Lukasen inguruan dantza egitera.
Eta bukatzeko, Ermitaberrira berriz buelta Lukas erretzera. Batzuk pozez hartu dute momentua eta beste batzuk, aldiz, gelatik lasai-lasai ikusi dute.