Ermitaberrin Inauteriak ospatu ditugu, aspaldiko partez Burlatako Martingala. Ospakizun berezia, herrikoa, pertsonai nagusi batekin: Lukas Aierbeko. Epaiketa egin diogu, Lukas gaizkiletzat hartzen dutenak ere badirelako. Akerburu! Txakurburu! … 6. mailako ikasleek eskaini digute epaiketaren antzerkia, eta gainontzeko ikasleak eta eskolako familiak ikusle izan ditugu.
Lukasen epaia ospatzeko, Ermitaberriko patioan denok dantza egin dugu.
Ondoren, Kalejiraren momentua iritsi da, Burlatako kaleak gure dantza eta musikarekin alaitzeko. Larrañeta plazan, Udaletxearen parean, berriz elkartu gara dantza egitera.
Dantzaldia bukatuta, Ermitaberrira itzuli gara Lukas erretzera. Batzuk pozez hartu dute momentua, segurtasun neurri guztiak hartuta eta beste batzuk, aldiz, gelatik lasai-lasai ikusi dute.