Bi urtez behin gertatzen den bezala, ikasturte honetan Eskola Kontseiluko partaidetza berrituko dugu; aurten lehenbiziko erdiari dagokio.
Eskola Kontseiluan zuen partaidetza garrantzi handikoa da, bertan zuen iradokizunak adierazi eta erabakietan parte hartu ahal izateko. Beraz, parte hartzera animatu nahi zaituztegu.
Ondoko loturetan klik eginda, Eskola Kontseiluaren zereginak eta kideak ikus ditzakezu.
Hauteskundeen prozedura, laburbilduz, honako hau izango da:
- Gure eskolan bost aita/amak izan behar dute Eskola Kontseiluko kide. Aurtengo berrikuntza honen ondoren, kide horietatik bik jarraituko dute bi urte gehiagoz, beste bi kide berriak izango dira lau urtetarako eta azkenekoa Guraso Elkarteak zuzenean izendatuko du, kasu honetan bi urtetarako.
- Edozein aita/ama hautagai izan daiteke. Hautagaitzak aurkezteko Zuzendariari Nortasun Agiriaren fotokopia eman beharko diozue urriaren 23a eta azaroaren 3a bitartean. Hautagaien zerrenda eskolako sarrera ate nagusietan eta gure web orrian azaroaren 6an argitaratuko dugu.
- Bi hautagai edo gutxiago izatekotan, Hauteskunde Batzordeak zuzenean hautagai horiek izendatuko ditu eta, beraz, hauteskunde prozesua bertan bukatuko litzateke.
- Hiru hautagai edo gehiago izango balira, hauteskundeak azaroaren 21ean izango lirateke eskolako liburutegian 8:50-9:50 eta 14:00-16:30 ordu bitarteetan.
- Botoa emateko Nortasun Agiria aurkeztu beharko duzue.
- Postaz botoa eman dezakezue gutun-azal bikoitzaren sistema jarraituz. Boto-orriak, horretarako, Zuzendaritzara azaroaren 21eko 16:30ak baino lehen iritsi beharko du.
- Botoen zenbaketa azaroaren 21ean bertan, 16:30etan hasiko da eta, honen ondoren, Hauteskunde Batzordeak Eskola Kontseiluko kide berriak izendatuko ditu.