Nafar Gobernuak eskola guztiak ixteko erabakia hartu du, gutxienez bi astez, astelehenetik aurrera, martxoaren 16tik 30a arte.
Bihar, martxoaren 13a, ostirala, eskolako ordutegia mantenduko da eta haurtzaindegi eta jantoki zerbitzuak normaltasunez izango ditugu.
Ikasleek, behar dituzten liburu eta material guztiak hartzeko aukera izango dute eta tutore bakoitzak bi aste hauetan egin behar dutena azalduko du.
Edozein zalantza izanik, eskolara deitu.