2018/11/23an eguneratua
Zer da Euskaraldia?
Euskal Herria osoan 2018ko azaroaren 23tik abenduaren 3ra egingo den ariketa kolektiboa da, euskararen erabilera bultzatzeko.
11 egunetan zehar, euskaraz dakitenek euskaraz egingo dute euskara ulertzen dutenekin, eta ezezagun batengana jotzean, beren lehenbiziko hitza euskaraz izanen da.
Euskara ulertzen dutenek, aldi berean, euskaraz dakitenei euskaraz hitzegitea eskatuko diete.
Horretarako, bi rol nagusi egongo dira:
- Ahobizi: ulertzen duenari euskaraz egingo diot, hark erdaraz erantzun arren. Ezezagunei lehen hitza, gutxienez, euskaraz egingo diet. Ahobizi izateko, beraz, euskaraz hitz egiten jakin behar da.
- Belarriprest: egidazu euskaraz, nik ulertzen dut eta. Agian erdaraz erantzungo dizut, baina zuk niri euskaraz egitea nahi dut. Belarriprest izateko, beraz, euskara ulertu behar da.
Bakoitzak aukeratuko du zer rol hartzen duen, eta 11 egun horietan txapa bat soinean duela adieraziko du bera Ahobizi ala Belarriprest den. Bakoitzak bere inguruan, bere ohiko harreman sareetan egingo du: familian, lagunartean, lanean, eskolan, dendetan…
Txapa lortzeko, hau da, ekimenean parte hartzeko izena eman beharko da. 16 urtetik gorako edozeinek parte hartu dezake:
Euskaraldian izen-ematea |
Euskaraldia Ermitaberrin
Azaroaren 23an, goizeko 12:30etan, Ermitaberriko patioan Euskaraldiari hasiera emango diogu. Guraso Elkarteak biziki lagunduta, ondoko ekintzak egingo ditugu:
- Argazki orokorra
- Txupinazoa
- Txapak jarri: ikasle bakoitzak Ahobiziren bere txapa soinean jarriko du.
- Dantza: etxean ere entsaiatu dezakezue… Hemen dantzaren bideoa.
- Gosari osasuntsua:
13:00etan patioan12:00etan bakoitzak bere gelan fruta jango dugu, denok elkarrekin. Gosari Osasuntsuak proiektua, beraz, egun honetan eskola osoari zabalduko diogu. - Photocall: Euskaraldiaren photocall desberdinak prestatu ditugu, nahi duenak bere burua bertan irudikatzeko.
- Musika eta dantza librea
Azaroaren 30a arte ikasleekin unitate didaktiko ezberdinak landuko ditugu Euskaraldian sakontzeko.
Informazio gehiago
Informazio gehiago eskuratzeko:
Euskaraldiari buruz Atarrabian egindako bideoa