Ermitaberrin, ingelesean daukagun irakaskuntza filosofia haurrek, beraien ama hizkuntza ikasteko erabiltzen duten metodo naturalarekin bat dator. Modu honetan, entzute aktiboa eta errepikapena erabiliz hitz egiten hasten dira. Horretarako abestiak, txontxongiloak, ipuinak, etab., erabiltzen ditugu, Artigal metodoak eskaintzen dizkigun baliabide guztiak Haur Hezkuntzako zikloan, 3- 5 urte bitartekoa. Haur Hezkuntzan 4 saio ematen ditugu astero honetarako.
Hizkuntzaren ikaskuntzaren bigarren urratsean, behin hizkuntza barneratzen hasia, Lehen Hezkuntzan 5 saio ematera pasatzen gara. Tarte honetan, trebetasun linguistikoak modu integratuan lantzen dira, hau da, aho eta idatzizko ulermena eta adierazpena. Hizkuntz komunikatiboa erabiliz, Lehen Hezkuntzan aukeratutako ikas liburuekin, gure hizkuntz irakaskuntzari buruzko ikusmolde teoriko- metodologikoa eta helburuak lortzeko edukiak eta jarduerak lortuko ditugu. Metodologia eta liburu sail berbera mantentzen dugu 1. mailatik 6. maila arte.
Ermitaberrin, ikasleriak ingelesa modu dibertigarrian ikasi dezala saiatzen gara. Unitate guztiei eduki ludikoak sartzen saiatzen gara jolasak, abestiak eta talde kooperatiboan oinarritutako lanak eginez, teknologia berrien erabileraz baliatuz, hizkuntza batentzat horren garrantzitsuak den bizitasuna emanez.
Guzti honi bultzada bat emateko beste hainbat proiektu ere aurrera eramaten ditugu:
- Urtero Ingeleseko antzerki bat ikustera goaz, Forum Theatre and Educacion companyk eskainitakoa. Ekintza honekin ahozko ulermena lantzen dugu, hala nola ingelesarekiko motibazioa indartu ere.
- English Week ingelesa ikasteko murgilketa programan Lehen Hezkuntzako 5. mailako ikasleekin parte hartzen dugu.