2024/2025 ikasturterako Ermitaberriko irakasleriak honako ekintza hauek antolatuko ditu arratsaldeko aukerako ordutegirako, 15:45 – 16:30 bitartean astelehenetik ostegunera. Gogoratu ekintza hauek doakoak izango direla.
PARTE HARTZEKO BALDINTZAK
- Arratsaldeko Hautazko Ekintzen programa ikasturte osorako da, urritik maiatza bitartean.
- Parte hartzeak ikasturte osorako asistentzia konpromisoa eskatzen du.
- Ordutegia: 15:45-16:30, astelehenetik ostegunera.
- Astean zehar nahi dituzuen egunetan izena emateko aukera duzue, astelehenetik ostegunera beti ere.
- Izena emateko epea irailaren 19a arte izango da.
- Izen-emate orria tutoreak ikasle bakoitzari banatuko dio, eta tutoreari emango diozue izena ematekotan.
- Irailaren 24ean onartuen zerrendak eskolako ate nagusian argitaratuko ditugu.
EKINTZAK
Astelehena | Asteartea | Asteazkena | Osteguna |
Euskaraz jolasean Arte Tailerra | Euskaraz jolasean Arte Tailerra | Euskaraz jolasean Arte Tailerra | Euskaraz jolasean Arte Tailerra |
Ekintza bakoitzaren helburuen programazioa hemen ikusi dezakezu.
ARAUDIA
- Jardueren ordutegia 15:45etatik 16:30etara izango da. Ikasleak aukeratutako tailerretik dagozkien egun eta orduetan joango dira ikastetxera. Behin saioa amaituta, ikastetxetik alde egin beharko dute.
- Irakasleak izango dira unean-unean ardurapean dituzten haurren arduradunak.
- Irakasleek ikasleak lagundu eta jasoko dituzte dagokien espazioan sartu eta banatu arte.
- Familiek ikastetxean utziko dituzte seme-alabak, irakasleekin batera.
- Ikastetxea saio bakoitza hasi eta bost minutura itxiko da, eta ezingo da bertara sartu, ezta bertan behera utzi ere, kontrolik eta berariazko eskaerarik gabe. Horrela, haurrak beti zaintzaz arduratzen direnen gainbegiradapean egongo direla ziurtatzen da, eta barrutian kontrolik gabe egotearen ondoriozko istripuak saihestu nahi dira, baita ikastetxeko beste gela batzuetara sartzea ere.
- Ikasleak ezin izango dira dagozkien tailerretan esleitutakoak ez diren beste gela batzuetara joan. Horrek esan nahi du ikasgelan zerbait ahaztu bazaie, hurrengo egunera arte itxarongo dutela jasotzeko.
- Tailerretan parte hartzen duten ikasleen bertaratze-kontrola egingo da, familien eta begiraleen lasaitasunerako. Hori dela eta, familiek hutsegitearen arrazoia justifikatu beharko dute (hutsegitea gertatu eta hurrengo egunean monitoreari emango dioten ohar batekin).
- Haur bat gaixorik edo ondoezik badago, familiei jakinaraziko zaie bila etor daitezen. Arrazoia erorikoa, okerdura, kolpea… bada, eskola-ordutegiko irizpide berak erabiliko dira.
- Ez dugu ahaztu behar irakasle guztiak familien esanetara daudela gai horiei edo seme-alaben hezkuntzarekin lotutako beste gai batzuei buruzko edozein zalantza argitzeko.
(…) Jarduera bakoitzean izena emandako ikasleen kopurua ikusirik, zuzendaritza taldeak erabakiko du zer jarduera gauzatuko diren, kontuan hartuta ikasleen interesak eta ezaugarriak eta ikastetxearen baliabideak (…) (106/2023 FORU AGINDUA, azaroaren 9koa).