Ermitaberri Ikastetxe Publikoa
Ermitaberri Ikastetxe Publikoa Burlatan euskarazko irakaskuntza dohainik eskaintzen duen eskola bakarra da.
2024/2025 ikasturterako jardunaldi aldaketa prozesuari hasiera eman aurretik, urtarrilaren 8an Eskola Kontseilua burutu genuen.
Bertan, boto-eskubidea duten kontseilukideek eskolaldia aldatzeko aukera baliatu nahi dutela erabaki zuten, ondoko galderari erantzunez:
Eskolaldi zatitua beste eskolaldi mota baten ordez aldatzearen alde zaude?
Gogoratu, 106/2023 Foru Aginduak agintzen duenaren arabera, eskola publiko guztien 2024/2025 ikasturteko jardunaldi mota, abiapuntu gisa, jardunaldi zatitua dela.
Boto-eskubidea duten kideen gehieneko kopuruaren gutxieneko %25aren aldeko botoa lortu zen, %85’70a hain zuzen ere. Emaitza hau I.1 Eranskinean jaso genuen:
Ondoren, Eskola-Kontseiluaren bilkura horretan bertan jardunaldi jarraitura edo jardunaldi malgura aldatzeko aukerari buruz bozketa berria egin genuen. Kideen %85,70ak ere jardunaldi jarraiaren alde egin zuen, I.2 Eranskinean ikus dezakegun modura:
Beraz, 2024/2025 ikasturtetik aurrera bi jardunaldi motaren artean aukeratu beharko dugu: jardunaldi jarraia edo jardunaldi zatitua, baldin eta Hezkuntza Departamentuak urtarrilaren 26an emaitza hauei oniritzia ematen badie.
Ermitaberri Ikastetxe Publikoa