2024/02/02an eguneratua
Orri honetan, 2024/2025 ikasturterako jardunaldi aldaketa prozesuaren bozketa prozeduraren berri ematen dugu.
Boto emaileen errolda: otsailaren 2a
Boto-emaileen erroldari dagokionez, zuzendaritza-taldeak eginen du 2024ko otsailaren 2an, eta ikastetxean matrikulatutako ikasleen familiek eta legezko ordezkariek osatuko dute; errolda EDUCA aplikazioan agertzen diren datuekin eginen da, eta kanpoan utziko dira Lehen Hezkuntzako 6. mailako datuak.
Argitalpen hori behin-behinekoa izanen da, eta Zuzendaritzako bulegoan eginen da.
Behin-behineko errolda kontsultatzeko, botoa emateko eskubidea ematen duen ikasle bakoitzaren gurasoek eta legezko ordezkariek, behar bezala egiaztatuta, ikasle horrekin EDUCAn elkartuta dauden gurasoen eta legezko ordezkarien zerrenda baino ez dute ikusgai izanen.
Halaber, errolda hori EDUCA aplikazioaren bidez kontsultatu ahalko da eskatzaileen sarrera-kontuen/kredentzialen bidez (alde horretatik, kontuan hartu beharko da ezin izanen dela ikaslearen kontuaren bidez sartu).
Behin-behineko erroldaren aurka erreklamazioa aurkezten ahalko da, eta horretarako mugaeguna otsailaren 15a izanen da. Erreklamazioak aurkezteko epea amaitu ondoren, behin betiko errolda argitaratuko da, behin-behineko erroldaren baldintza berberekin bat etorriz, otsailaren 16an.
Bozketa prozesua
Familia bakoitzak edo, kasua bada, legezko ordezkariek eskubidea dute seme edo alaba bakoitzeko boto bat izateko. Ondorio horietarako, kontuan izan beharko da ezen, ikasle bakoitzari dagokion botoa eman ondoren, ikasle horri lotutako pertsonak ezin izanen duela berriz ere bozkatu aipatu ikasleagatik.
Adingabearen zaintza eta jagoletza bi gurasoek partekatzen duten egoera juridikoetan, edo biei badagokie eskolaratzearekin lotutako erabakiak hartzea, ados jarri beharko dira boto bakar bat emateko.
Gurasoetako batek baldin badauzka zaintza eta jagoletza, hark izanen du botoa emateko eskubidea, baldin eta eskolaratzearekin lotutako erabakiak hartzea hari badagokio soilik.
Kontsultan eginen den galdera
Hona hemen kontsultan eginen den galdera:
Eskolaldi zatitutik eskolaldi jarraitura aldatzearen alde zaude?
– Bai.
– Ez.
Bozketa motak
Bi bozketa mota egonen dira:
- Bozketa presentziala: otsailaren 22an.
- Bozketa telematikoa: otsailaren 19, 20 eta 21ean.
Bozketa presentziala
Bozketa presentziala Ermitaberrin otsailaren 22an burutuko da, goizeko 8:30etatik arratsaldeko 17:00ak arte.
Botoa zuzenekoa, isilpekoa eta eskuordetu ezinekoa da. Ildo horretan, bozketa presentzialaren kasuan, boto-emaileak indarrean dagoen nortasun agiri nazionala edo agiri baliokidea aurkeztu beharko du.
Bozketa mahaiak
Ikastetxean bozketa-mahai bat eratuko da, eta kide hauek izanen ditu: ikastetxeko zuzendaria, mahaiburua izanen baita, eta ikastetxeko idazkaria, mahaiko idazkaria izanen baita. Kargu horiek ordezkatzeari dagokionez, otsailaren 10eko 24/1997 Foru Dekretuaren 37. artikuluan xedatutakoari jarraituko zaio.
Era berean, bozketa-mahaiko kide izanen da eskola-kontseiluan gurasoen eta legezko ordezkarien partez ari den pertsona bat. Bere borondatez ariko da mahaian. Boluntario bat baino gehiago badago, ordezkari hori zozketa bidez hautatuko da haien artean. Boluntariorik ez badago, ordezkari hori zozketa bidez hautatuko da eskola-kontseiluko sektore horretako kideen artean. Eskola-kontseiluan gurasoak eta legezko ordezkariak ordezkatzen dituzten kideen artetik bakar bat ere ezin bada bertaratu, zuzendariak zozketa publiko bat egiten ahalko du, pertsona hori boto-emaileen erroldako gurasoen eta legezko ordezkarien artetik hautatzeko. Horretarako, honako aukera hau baliatzen ahalko da: erroldako pertsona bakoitzari zenbaki arrunt bat esleitzen ahal zaio, 1etik aurrera, eta zenbaki bat ausaz atera, 1etik errolda osatzen dutenen kopurura artekoa. Bozketa-mahaiko kide izanen da zozketan ateratako zenbakia esleitua duena. Ordezkoen zerrenda osatuko dute zozketan ateratako zenbakiaren hurrengoak esleituak dituztenak. Behar izanez gero, eta ordezkoen zerrenda hori kontuan hartuta, pertsona batek baino gehiagok betetzen ahalko dute mahaiko kidearen kargua, halako moduz non bozketa-egunean zehar behar bezala txandakatzen ahal diren.
Bozketa telematikoa
Halaber, ikastetxeek nahitaez eskaini beharko dute, bozketa presentzialaren alternatiba gisa, botoa telematikoki emateko aukera, Hezkuntza Departamentuak EDUCAn gaituko duen aukeraren bidez. Gure ikastetxean bozketa telematikoa burutzeko egunak otsailaren 19a, 20a eta 21a izango dira.
Boto telematikoa eman dutenek debekatuta izanen dute botoa aurrez aurre ematea.
Emaitzak
Proposatutako eskolaldia izanen da errolda osoaren 3/5en aldeko botoa gutxienez lortzen duena (errolda osoa da ikasle kopurua, alde batera utzita Lehen Hezkuntzako 6. mailako ikasleak). Emaitzak III Eranskinean jasoko ditugu, eta eskolan jendaurrean argitaratuko dugu.
Ehuneko hori lortzen ez bada, ikastetxeak jarduketak artxibatuko ditu eta amaitutzat joko da eskolaldia eskatzeko prozedura, eta eskolaldi zatitua egonen da indarrean 2024-2025 ikasturtean. Bat etorriz Hezkuntzako kontseilariak azaroaren 9an emandako 106/2023 Foru Aginduaren 16.2 artikuluan ezarritakoarekin, ikastetxeek ezin izanen diote eskolaldia hautatzeko beste deialdi bati heldu 2027-2028 ikasturtera arte. Ikasturte horretatik aurrera (ikasturte hori barne), ikastetxeek betebeharra izanen dute urtero foru agindu horren 10. artikuluan jasotako aurretiazko jarduketak egiteko. Betebehar hori izanen dute prozedura berri bat abiarazten den ikasturtera arte.
Klaustroari kontsulta ez-loteslea: otsailaren 26a
Familien eta legezko ordezkarien botoekin errolda osoaren 3/5en aldeko botoa gutxienez lortuz gero (errolda osoa da ikasle kopurua, alde batera utzita Lehen Hezkuntzako 6. mailako ikasleak), eta klaustroak proposatutako eskolaldi modalitatearen gainean duen iritzia ezagutze aldera, ikastetxeko zuzendariak otsailaren 26an eginen den bileran kontsulta eginen dio organo horri. Bozketa horren emaitzak 479/2023 Ebazpenaren IV. eranskineko ereduaren arabera jasoko dira. Hau jendaurrean jarriko da ikastetxean, eta Eskola Kontseiluari helaraziko zaio, baina inola ere ez da loteslea izanen gobernu organo horrek azkenean hartuko duen erabakian.
Eskola-kontseiluak onestea: otsailaren 26a
Familien eta legezko ordezkarien botoekin errolda osoaren 3/5en aldeko botoa gutxienez lortuz gero (errolda osoa da ikasle kopurua, alde batera utzita Lehen Hezkuntzako 6. mailako ikasleak), Eskola Kontseiluak, kasuan kasuko kontsulta prozeduren bidez familien, legezko ordezkarien eta klaustroaren iritzia jaso ondoren, proposatutako eskolaldia onetsiko du, zuzeneko eta eskuordetu ezineko bozketaren bidez; proposamena onesteko, erregelamenduz boto-eskubidea duten kideen gehieneko kopuruaren 2/3en aldeko botoa lortu beharko da gutxienez. Hau da, botoa emateko eskubidea 14 kidek izanda, gutxienez aldeko 10 boto beharko dira.
Bestela, ikastetxeak jarduerak artxibatuko ditu, eta amaitutzat joko da eskolaldia eskatzeko prozedura. Horrela, bada, 2024-2025 ikasturtean, eskolaldi zatitua egonen da indarrean ikastetxean, eta ezin izanen zaio eskolaldia hautatzeko beste deialdi bati heldu 2027-2028 ikasturtera arte, jarraikiz Hezkuntzako kontseilariak azaroaren 9an emandako 106/2023 Foru Aginduaren 16.2 artikuluan ezarritakoari. Ikasturte horretatik aurrera, ikasturte hori barne, ikastetxeak foru agindu horren 10. artikuluan jasotako aurretiazko jarduerak egin beharko ditu urtero, eta betebehar horri eutsi beharko dio prozedura berri bat hasitzat jotzen den ikasturtera arte.
Bozketa horretan lortutako emaitzak gorabehera, emaitza horiek ebazpen honen V. eranskinaren arabera jasoko dira, eta jendaurrean jarriko dira ikastetxean.
Hezkuntza Departamentuak baliozkotzea
Ikastetxetik martxoaren 1a baino lehen aurreko ataletan aipatutako dokumentazioa bidali behar dugu. Hezkuntza Departamentuaren barnean arlo honetan eskumena duen zuzendaritza nagusiak aurreko ataletan aipatutako dokumentazioa ikusiko du, eta Hezkuntzako kontseilariaren azaroaren 9ko 106/2023 Foru Aginduan eta 479/2023 Ebazpenean jasotako eskakizun guztiak aztertu eta egiaztatuko ditu. Ondoren, Hezkuntzako Ikuskapen Zerbitzuak egindako proposamenean oinarrituta, ebazpen bat emanen du, zeinaren bidez baliozkotuko baita eskolaldi aldaketa, eta horrenbestez, ikastetxean, 2024-2025 ikasturtean, ezarri beharreko eskolaldia.