Ermitaberrin jolas parke berria irekitzeko momentua iritsi da. Ermitaberriko hezkuntza komunitateko partaideen onespena jaso duen bi urteko proiektu luze baten emaitza dugu hau. Burlatako Udalaren laguntza izan dugu jolas parkea gauzatzeko, baita mantenua egiteko.
ZERGATIK HAUR PARKE NATURAL BAT?
Espazioa, berez, irakaslea balitz bezala hartzen badugu, irakasteko baliabide da ere, esploratu, liluratu, sortu eta gauza berriak ikasteko bidea.
Kalitateko hezkuntzarako espazioak diseinatu nahi ditugu. Espazio berri hauek ikasleen gaitasunekin bat etorri behar dute, beren beharrak eta interesak asetzeko, ez bakarrik eraikuntza barruan baita kanpoko espazioetan ere.
Eskolan ekintza desberdinak sortarazteko antolatua dagoen espazio bat edukitzeak, erabilera irekia duten material multzo anitza eskatzen du. Espazioak eta materialak zenbat eta aberatsagoak izan, orduan eta kalitate hobeagoko ekintzak bideratuko dituzte, haurrei beren interes eta beharrei egokitzeko aukera ematen baitiete.
Parke naturalek jolas aukera gehiago ematen dituzte egitura zehaztuak dituzten parkeekin alderatuta, egitura irekiek gauza interesgarri asko egiteko abiapuntu izaten dira.
ESKOLAKO PATIOA BERRITZEAREN ONURAK
Kognitiboak: natura eskolara hurbiltzeak haurren garapen kognitiboa hobetzen du, bere behatze, analisi eta arrazoiketa gaitasunak handitzen ditu eta. Horrez gain, ongi bideratutako kanpoko espazio batek haurrari eskaintzen dizkion esperientzia manipulatiboek, hainbeste testura eta egitura ezberdinekin, garapen intelektuala eta sentsoriala bizkortzen dute.
Emozionalak: elementu naturalak eta manipulazioa sustatzen duten egiturak (etxetxoak, kanpoko sukaldetxoak, baratzak, etab.) dituen kanpoko espazio batean haurrek komunikatzen, negoziatzen, partekatzen, elkarrekin lan egiten, koordinatzen, etab. ikasten dute. Joku konpetitiboak soilik baimentzen dituzten patio horiekin diferentzia nabaria da.
Gainera, kanpoan estres gutxiago jasaten dugu eta joku giroa lasaiagoa izaten da.
Fisikoak: denok dakigunez, aktibitate fisikoa haurrentzat oso onuragarria da (helduentzat baita ere, noski). Beren gorputzarentzat ona da, erlaxatzen laguntzen die, osasuntsu mantentzeko lagungarria da baita ikasketa-prozesurako ere (aktibitate fisikoaren ondoren hobe ikasten da). Hala ere, eskola askotan aktibitate fisiko bakarra kirol konpetitiboetara mugatzen da, eta haur guztiek ez dute hau gustuko. Beste espazio eta egiturak bultzatzea ideia ona da haur guztiek beren gorputza mugitzeko aukera izan dezaten.
Azken finean, ongi pentsatutako patio batek jokua sustatzen du, interakzioa, kuriositatea, eta horrekin batera autoestimua eta osasun fisikoa hobetzen ditu.
Testu honetan emandako informazioa zabaldu nahi baduzu egin klik hemen.