Haurraren Eguna ospatzeko, aurten Ermitaberrin ekintza berezia antolatu dugu Burlatako Gizarte Zerbitzuarekin batera. Izan ere, gure haurrek pandemian duten jarrera eta portaera bikaina saritzeko, txalo zaparrada eskaini diegu eskolatik ateratzean. Primerakoak dira!
Berriak
Guraso bilera orokorrak 2020/2021
Maila bakoitzeko bilera orokorren egutegia zehazten dugu. Bilera guztiak 16:30etan izango dira eta Google Meet bitartez egingo ditugu. Aita/ama bakoitzak bideokonferentzia egiteko gonbidapena zuen helbide elektronikoan jasoko duzue.
Talde bakoitzak bideokonferentzia bere tutorearekin egingo du.
Eskola ordutegi berria 2020/2021
Hezkuntza Sailaren Kontingentzia Planak (75/2020 Foru Agindua, abuztuaren 31koa) 2. Osasun Egoerarako aurreikusten duenaren arabera, bertan aipatzen den eskola-ordutegia betetzera behartu gaituzte.
Udako kanpaldien dirulaguntza 2020
Burlatako Udalak 2020ko euskarazko udako kanpaldietan parte hartzeagatik diru laguntza deialdia zabaldu du. Eskaerak aurkezteko epea 2020ko irailaren 15etik 30era izango da.
Ikastetxeetan Covid19 kasuak kudeatzeko prozedura – Osasunbidea
2020/10/09an berritua: Nafar Gobernuko Osasun Sailak ikastetxeetan egon daitezken Covid19 kasuak kudeatzeko prozedura 2020ko urriaren 9an aldatu du.
Kontingentzia Plana Covid19 Ermitaberri
Orri honetan Covid19-ren aurkako Kontingentzia Planak argitaratzen ditugu. Nafar Gobernuko Hezkuntza Departamentuak protokolo orokor bat bidali digu Nafarroako eskola guztiei. Protokolo hau oinarritzat hartuta, eskola bakoitzak bere Kontingentzia Plana osatuko du.