Orri honetan Covid19-ren aurkako Kontingentzia Planak argitaratzen ditugu. Nafar Gobernuko Hezkuntza Departamentuak protokolo orokor bat bidali digu Nafarroako eskola guztiei. Protokolo hau oinarritzat hartuta, eskola bakoitzak bere Kontingentzia Plana osatuko du.
Berriak
Sarrerak eta irteerak eskola eremuan
Eskolako sarrerak eta irteerak arautuko ditugu, multzo handiak saihesteko intentzioarekin. Sarreren ordutegia malgua izango da 8:35-8:50 bitartean Lehen Hezkuntzako ikasleentzat. Irteera, aldiz, mailakatua izango dugu ziklo bakoitzaren arabera.
Kontingentzia Plana azaltzeko bilerak
Ermitaberrin, Covid19 dela eta, Kontingentzia Plana osatu dugu ikasturtean zehar gerta daitezkeen egoera ezberdinei aurre egiteko. Kontingentzia Plan hau azaltzeko gelaz gelako bilerak egingo ditugu irailean lehenbiziko bi asteetan.
Ikaslearen material babesgarria Covid19
Ermitaberriko Covid19-aren kontrako Kontingentzia Planari so eginez, gure ikasleek eskolan erabiliko duten material babesgarriari buruz informatu nahi zaituztegu, hau da, maskarak eta gel hidroalkoholikoa, eta ikaslearen gosaria eta ura zaintzeko arauak.
Materialak biltzeko eta testuliburuak itzultzeko prozedura
Ekainaren 16tik aurrera familiek eskolan utzitako material pertsonala jasotzeko aukera izango duzue. Testuliburu guztiak itzultzeko prozedura ere zehaztu dugu. 6. mailako ikasleentzako berezitasunak ere aipatzen ditugu. Ikasmaila bakoitza egun eta ordutegi jakin batean eskolan hartuko dugu.
Jantokiko diru laguntzak 2020/2021
Burlatako Udalak 2020/2021 ikasturterako jantokiko dirulaguntza argitaratu du. Ekainaren 3tik 26ra bitartean eskaerak aurkeztu daitezke. 2019/2020 ikasturtean dirulaguntza hau jaso dutenentzat, 2020/2021erako zuzenean berrituko da eskaera hala eginda.