Azken asteotan, ikasle, familia eta irakasleok gure egunerokoa egokitu behar izan dugu. Esfortzu handia izan da eta denok apirilaren 9tik aurrera oporraldia merezi dugu. Beraz, ez dugu etxerako lanik bidaliko apirilaren 20ra arte.
Berriak
Ermitaberri eutsi gogor!!!
Ermitaberriko irakasleriak bideo bat prestatu dugu gure eskolako hezkuntza komunitateari animoak emateko Covid 19-ak sortutako egoera gogor honen aurrean.
Eskolaren itxiera bi astez astelehenetik aurrera
Nafar Gobernuak eskola guztiak ixteko erabakia hartu du, gutxienez bi astez, astelehenetik aurrera, martxoaren 16tik 30a arte. Bihar, martxoaren 13a, ostirala, eskolako ordutegia mantenduko da eta haurtzaindegi eta jantoki zerbitzuak normaltasunez izango ditugu.
Antzerkia: “Balones rosas y Barbies carpinteras”
Martxoaren 10ean, Baluartera joango gara, antzerki bat ikustera. Antzezlan honek genero estereotipoak apurtu, aniztasuna errespetatu eta berdintasun eta inklusibitatearen aldeko balioak garatzen ditu.
Ermitaberriko Inauteriak 2020 – Burlatako Martingalaren argazkiak
Ermitaberrin Inauteriak ospatu ditugu, Burlatako Martingala. Ospakizun berezia, herrikoa, pertsonai nagusi batekin: Lukas Aierbeko.
Osasuntsu Hazi 2019/2020
Azken urteotan bezalaxe, Ermitaberrin Nafar Gobernuak fruta eta barazkiak jateko bultzatzen duen kanpainan parte hartuko dugu, “Osasuntsu Hazi” programan hain zuen ere. Osasuntsu Hazi programa Haur Hezkuntzako ikasle guztiei zuzendua dago. Hemen informazio gehiago duzue.
Osasuntsu Hazi programa 2020ko martxoaren 2an hasiko da eta 12 asteko iraupena izango du, ekainaren 5a arte, hau da, ikasturtea bukatu baino bi aste lehenago. Horrela, 12 aste hauetan zehar Nafar Gobernuak Haur Hezkuntzako ikasleentzat fruta eta barazkiak dohainik banatuko ditu.