Proiektu honen lehenbiziko kontzertua izanda, sekulako ikusmina sortu zuen eskolako familiengan, baita eskolatik kanpo ere. Oso kontzertu erakargarria, freskoa eta atsegina izan zen, familiek eta, batez ere, ikasleek asko disfrutatu zuten bertan, azken finean hori delako kontzertu hauen helburua. Bukaera benetan hunkigarria bizi izan genuen. Goza ezazue ikuskizunarekin.
Berriak
Musika Kontzertuak
Ermitaberrin musikari ematen diogun garrantziaren adierazle ikasturte bukaerako Kontzertuak ditugu. 2013an hasi ginen proiektu honekin eta harrez geroztik Burlatako Kultur Etxeko aretoa lepo betetzen dugu gure ikasleen abesti eta koreografia ikusgarriekin. Hemen dituzue eskuragai 2013, 2014, 2016 eta 2018ko kontzertuak, oso osorik, HD eta Full HD erresoluzioan eta soinu kalitate ederrean.
Horrez gain, 2016ko Aupa Zuek flashmob hunkigarria eta bideoklip guztiak 2016ko kontzertuan ere bildu ditugu.
3 urteko ikasleentzako arratsaldeko ordutegia
Eskola orduak bukatutakoan, Ermitaberrin 16:30ak arte eskolan jarraitzeko zerbitzua eskaintzen dugu. Honen funtsa familiei haurra jasotzeko malgutasuna bermatzea da, bakoitzari hobekien dagokion ordutegia eskainiz. Horrela, eskola ordua 14:00etan bukatzen dela jakinda, 4 aukera ezberdin eskaintzen ditugu ikaslea jaso ahal izateko.
Danborrada
Jardunaldi Jarraituaren proiektua
1. Introducción La escuela debe adaptarse a los notables cambios sociales y educativos de estos últimos años, asumiendo las iniciativas que la sociedad le plantea y promoviendo aquellas que considere adecuadas para desarrollar todo su potencial formativo y lograr el objetivo de una educación integral. Es por ello que la Comunidad Educativa del CPEIP Ermitaberri […]
Flashmob Ole-Olentzero
Abenduaren 13a zen, arratsaldeko 16:30ak, eskolatik irteteko ordua jadanik. Haur Hezkuntzako ikasleak dagoeneko atera dira, beren gurasoak agurtu dituzte. Bitartean, gainontzeko ikasleen familiak esperoan daude oraindik. Ordua pasa da baina irteerako musikak oraindik ez du jo. Bat batean, bi ikasle atera dira, biak bakarrik, gurasoen artean azkar mugituz… Ondoren pasatu zena bideoan ikus ezazu:
Eskerrik beroenak eman nahi dizkiegu Ermitaberriko langile guztioi Ole-Olentzeroren flashmob honetan parte hartu eta laguntzeagatik. Eskerrak baita ere guraso guztiei elkarrekin ekintza hauekin disfrutatzen dugulako, eta eskerrak bereziki bai Maialeni, egun berezi honetan etorri eta koordinazioan laguntzeagatik, eta baita Joseri grabazioan laguntzen buru belarri sartzeagatik. Eskerrak, bukatzeko, ikasle guztiei, zuen pazientziagatik eta musikarekiko duzuen grinagatik. Zorionak, benetan!