Ingalaterran omen du jatorria dantza honek, handik XIX. mendean Estatu Batuetara zabaldu eta zenbait aldaketatxo jasan ondoren, XX. mendeko 90. hamarkadan Euskal Herrira iritsi zitzaigun. Bazter guztietan dantzatu ondoren, Ermitaberrira iaz iritsi zen gure kontzertua amaitzeko eta bideoklip gogoangarria burutzeko. Aurten, tradizio gisa jadanik, Munduko Dantzak proiektua borobiltzeko erabili dugu gure ikasleekin.
Musika
Munduko Dantzak proiektua
Urtero proiektu berriak lantzeko ohiturari jarraituz, Ermitaberrin “Munduko Dantzak” ekintzarekin buru belarri ibili gara martxotik aurrera. Bertan, mundu osoan zehar esanguratsuak diren hiru dantza jorratu ditugu Haur Hezkuntzako 3. mailatik hasita Lehen Hezkuntzako 6. maila arte:
Haka: maorien dantza famatua
Sirtaki: “Zorba el Griego” film-ak Anthony Quinn-en bitartez munduari ezagutarazi zion dantza ederra
Txapeloaz: Ermitaberrin dagoeneko tradizio bihurtu den polka
Dantza bakoitzaren historia, berezitasunak, lurralde bakoitzean duten esanahia eta garrantzia, etab. aztertu ditugu lehenbizikoz, musika eta entseguekin hasi aurretik.
Musika arloari dagokionez, helburuak erabat bete ditugu proiektu honekin:
Koordinazioa landu dugu, bai norberarena bai talde moduan lan egiteko.
Erritmoa ere funtsezkoa da, bereziki aukeratu ditugun hiru dantzetan eta, noski, oso lotuta dago koordinazioarekin.
Musika zaletasuna bultzatzea beti dugu helburu nagusi bezala eta aurten ere eskola osoan lortu dugula uste dugu.
Kamara aurrean lan egiteko ohitura ere garrantzitsu bihurtu zaigu. Gure ikasleek, egia esan, erraztasun handia lortu dute azken urteotan egin ditugun kontzertu eta bideoklipekin.
Guzti hau borobiltzeko, hiru bideoklip desberdin grabatu ditugu Ermitaberriko txokoetan baita Burlatako leku ezagunetan ere. Herriarekin dugun lotura ezinbestekoa ikusten dugu gure proiektuak lantzeko eta hau horren adibide da.
Argazkiak – Munduko Dantzak
Munduko Dantzak, musika arloan garatu dugun proiektua. Hiru bideoklip grabatu ditugu, bakoitza munduan zehar esanguratsua den dantza banarekin. Orri honetan bideoklip horien grabaketetan atera ditugun argazkiak ikusiko ditugu.
Sirtaki (Zorba)
“Zorba el Griego” filmerako Mikis Theodorakis musikagileak 1964. urtean sortutako musika ezaguna hartu dugu gure bigarren dantza aurkezteko. Sirtakia, berez, filme honetarako asmatutako dantza da, Hasapiko dantza tradizionalean oinarriturikoa baina, izatez, berria erabat. Anthony Quinn-ek, gainera, bere estiloa eman omen zion belauneko lesio batengatik. Gaur egun Greziako dantzarik ezagunena dugu. Bertsio ezberdin asko onartzen dituen […]
Haka
Zelanda Berriko eta inguruko irletako maorien dantzarekin hasiko gara. Bere garaian gudarako prestatzeko dantzatzen zuten arren, Zelanda Berriko “All Black” errugbi selekzioak munduan zehar zabaldu du dantza hau, partiduak hasi baino lehen aurkarien aurrean egiten hasi zirelako, beldurtzeko nahian baina beti ere errespetu seinale gisa. Guk Ermitaberrin dantzaren “Haka ka mate” aldaera egokitu dugu eta […]
Musika Kontzertua 2016
Bi urtez behineko erritmoa hartuta, 2016an berrikuntzak izan ditugu, kontzertuaren formatoan baino gehiago, honen inguruan sortu ditugun ekintzetan eta arlo teknikoan. Izan ere, ikasleek bideoklipak egin dituzte beren abestiak aurkezteko eta, gainera, Ermitaberriko hezkuntza komunitate osoaren partehartzea lortu dugu Txapeloaz bideoklip gogoangarrian.