Haurraren Eguna dela eta, Burlatako Udalak Marrazketa lehiaketa antolatu du Burlatako ikastetxeen artean. Ermitaberrin ikasle guztiekin parte hartu dugu, 3 urteko ikasleekin hasita Lehen Hezkuntzako 6. mailako ikasleak arte. Marrazki lehiaketan gure eskolako honako ikasleak saridunak izan ditugu. Zorionak denei !!
Ospakizunak
Haurraren Eguna 2018 – Egitaraua
Azaroaren 21an, Haurraren Eguna ospatzeko Burlatako Kultur Etxean ekitaldi berezia izango da 17:30etan. Bertan, Ermitaberriko Lehen Hezkunzako 3. mailako ikasleekin parte hartuko dugu, izan ere “Pirata Tarrapatata” abestia eskainiko dugu. Egitarau osoa honako hau da:
“Pirata Tarrapatata” musika emanaldia, Ermitaberriko Lehen Hezkuntzako 3. mailako ikasleen eskutik
Musika Eskolako emanaldia
Marrazki lehiaketaren sarien banaketa
Kollins pailazoak
Askaria
3. mailako ikasleen familientzako sarrera bana erreserbatu digute. Familia kide gehiagok joan nahi izanez gero, Kultur Etxeko takilatik sarreren bila 16:30etatik aurrera pasatu zaitezkete. Gogoratu sarrerak dohainik direla. 17:00etan soinu froga egingo dugu.
Hortaz gain, Marrazki Lehiaketan parte hartu duten ikasle guztien lanak Kultur Etxean bertan ikusgai izango dituzue. Pasa zaitezte zuen seme-alabekin, Ermitaberrin ekintza honetan ikasle guztiekin parte hartu dugu, Haur Hezkuntza 3 urtekoekin hasita 6. maila arte.
Ikasturte bukaerako festa: agurra
Hemen ditugu azken eguneko agurraren argazkiak. Goizean zehar tailerrak antolatu genituen, maila guztietako ikasleentzat. 6. mailako ikasleek dantzak aurkeztu zizkiguten eta, horren ondoren, diploma eta argazkien banaketari ekin genion. Bukatzeko, 5. mailako ikasleek 6. mailakoei beren abestia eskaini zieten. Honen guztiaren laburpena ikusgai duzue:
Ikasturte bukaerako festa: partiduak
Ikasturteari amaiera emateko, Ermitaberrin gaurtik hasita ekitaldi bereziak antolatu ditugu. Aurten eskubaloi partidua izan dugu futbol partiduaren aurretik. 6. mailako ikasleak irakasleen kontra aritu dira. Irabazlea? Denok pozik…
Maiatza Kulturala
Dagoeneko prest dugu maiatzan zehar egingo ditugun kultur ekintzen egitaraua, urtero bezala ekintzaz josia. Denon gusturako izango direlakoan antolatu ditugu. Esan beharrik ez dago Guraso Elkarteko kideek jo eta su lan egin dutela aurtengo Maiatza Kulturala aurrera eramateko. Ikasturte honetan formatoa desberdina izango da, aste oso batean ekintzak bildu ordez maiatzan zehar burutuko ditugulako.
Olentzero eta Mari Domingi 2017 – Bideo eta argazkiak
Aurten ere Olentzero eta Mari Domingiren bisita jaso dugu. Hona hemen gure harrera hunkigarria: https://www.youtube.com/watch?v=8GMZQrOBbs0 Burlatan zehar kalejira ere egin genuen, Parrita plazaraino iritsi eta bertan kantatzeko. Horren ondoren, eskolara bueltatu ginen Olentzero eta Mari Domingi hurrengo urterarte agurtzeko: