Aurreko saioetan, SKOLAE programa ezagutarazi zitzaien familiei. Hezkuntza Sailak sustatzen duen programa honen helburua ikastetxeetan berdintasuna sartzea da. Hortaz, 4. saiorako gonbita helarazi nahi dizuegu. Horretan, 4. ikasketaren inguruan hausnartuko dugu. PROGRAMA: BERDINTASUNEAN HEZI…ETXEAN (IV) Desberdinkeriaren kontzientzia eta aldaketarako gaitasuna. Autonomia pertsonala eta burujabetasuna. Ahalduntze pertsonala eta taldekoa, lidergoa eta parte-hartze soziala. Sexualitatea, eta […]
Proiektuak
Ingelesa sustatzeko proiektua
Ermitaberrin, ingelesean daukagun irakaskuntza filosofia haurrek, beraien ama hizkuntza ikasteko erabiltzen duten metodo naturalarekin bat dator. Modu honetan, entzute aktiboa eta errepikapena erabiliz hitz egiten hasten dira.
Ermitaberri Osasuntsu proiektua
Ermitaberrin bi programa nagusi ditugu osasuna sustatzeko:
FRUTA BANAKETA:
Hamaiketako Osasuntsuak: ikasturte osoan zehar ikasleek gelan egunero Burlatako denda batean Ermitaberrik erositako fruta jaten dute.
Osasuntsu Hazi: Nafar Gobernuak ikasturtean zehar zenbait astetan eskoletan bultzatzen duen fruta banaketa.
ESNE BANAKETA:
Nafar Gobernuak eskoletan egiten duen esne banaketa, astero 0,50 litro ikasle guztientzat.
3. Skolae Jardunaldia
SKOLAE proiektua oinarri dituen lau ikaskuntzen hausnartzeko, bigarren saiora gonbidatu nahi zaituztegu. Saio hau, lehenengo saioaren jarraipena dela, eta hartan, familiei, Hezkuntzak, ikastetxeetan berdintasuna integratzeko sustaturiko esperientzia honen berri eman zitzaiela. PROGRAMA: BERDINTASUNEAN HEZI…ETXEAN! Autonomia pertsonala eta burujabetasuna. Sexualitatea, eta indarkeriaren prebentzioa. Ahalduntze pertsonala eta taldekoa, lidergoa eta parte-hartze soziala. Desberdinkeriaren kontzientzia eta aldaketarako gaitasuna. […]
2. Skolae Jardunaldia
Ermitaberri SKOLAE proiektuan parte hartzen ari da, Hezkuntzak ikastetxeetan berdintasuna txertatzeko sustatu duen esperientzian. Hartara, gustatuko litzaiguke zuek, familia moduan, esperientzia honetan parte hartzea. Hori dela eta, hementxe duzue lehen informazio-prestakuntza saio honetarako gonbita: PROGRAMA: BERDINTASUNEAN HEZI…ETXEAN! Autonomia pertsonala eta burujabetasuna. Sexualitatea, eta indarkeriaren prebentzioa. Ahalduntze pertsonala eta taldekoa, lidergoa eta parte-hartze soziala. Desberdinkeriaren kontzientzia […]
Hezkidetza proiektua 2017/2018
Ermitaberri Plan horretan zentro pilotu izango da. Hezkidetza Planaren helburua hezkuntza etapa guztietan (0-18 urte) zeharkako hezkuntza ibilbidea ezartzea da, zuen seme eta alabek beraien bizi proiektuak berdintasunean hezi eta bizitzeko eskubidea bermatu ahal izateko. Horretarako, hezkuntza maila guztietan beharrezkoa den formakuntza ezarriko dugu. Plan hau zabaltzen joango da, 2020 urtean Nafarroako ikastetxe guztietan integratu arte.