Psikomotrizitateak haurraren garapenean berebiziko garrantzia du. Ermitaberri Ikastetxe Publikoan praktika honi denbora eta espazioa eskaintzen diogu, ikasleen berezko edo bat-bateko adierazpenari lekua eginez. Helburua, mugimendua eta plazerraren bidez haurren garapen psikologikoa laguntzea da, material zein babes egokia eskainiz.
Egunero hasierako errutina batekin hasten gara, horretarako, zapatilak txukun utzi eta prestatzen gara.
Eta unea heldu da, pareta botatzearen momentua, hau plazerra!
Pareta bota eta ikasle bakoitzaren zein gela osoaren tartea da; besteak beste, sensoriomotorraren plazerrari eta jolas sinbolikoari bide eginez.
- Sensoriomotorra: salto egin, bota, eraiki, egin, desegin, begiratu, negar egin, ezkutatu, korrika egin, harrapatu, oreka mantendu…
- Jolas sinbolikoa: etxean egon, mozorrotu, obra bateko langileak izan, opariak banatu, lo egin, gaztelu bat eraiki, erraldoiak bilakatu…
Saioaren bukaera heldu da, gelara itzuli behar dugu! Aurretik materiala jaso, errepresentazioari tartetxo bat eskaini marrazkitxo bat eginez, zapatilak jantzi eta hurrengo asteartea arte.
Hau dena ondoko bideoan laburbildu dugu: