Ermitaberri Ikastetxe Publikoan aurrera daramagun SKOLAE programaren garapenaren osagarri gisa eta familia batzuen eskaerari erantzuteko, Mayra Pérez Suárez, Sexologoa eta Burlatako EAZ zentruko Hezitzailearekin harremanetan jarri gara, Lehen Hezkuntzako 5. eta 6. mailako familiei zuzendutako Sexualitate eta afektibitate gaiaren inguruko formakuntza tailerra egiteko.
Jarduera hau maiatzaren 28, 29 eta 30ean izango zen, arratsaldez 15:30etatik 17:15etara.
Aldez aurretik, ekintza aurrera eramateko zenbat pertsona dauden interesaturik jakin nahi dugu , gutxienez 15 eta gehienez 25 izan behar dira eta.
Izen emate epea martxoaren 29rarte izango da. Izena emateko, Ermitaberriko Zuzendaritzan zuen izena eta zuen seme-alabarena eman beharko duzue.